64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERBINTZANA

2007. urterako Lan egutegia

Berbintzanako Udalak, 2007ko martxoaren 28an egin bilkuran, Udalaren zerbitzuko langileendako 2007ko jaiegunen egutegia onestea erabaki zuen, oinarritzat harturik Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 14ko 432/2006 Foru Aginduak eta abenduaren 28ko 92/2006 Foru Dekretuak ezarritako urteko ordu kopurua eta lanaldiaren banaketako irizpideak. Hona hemen erabakitakoak:

_Urtarrilak 1, Urteberri.

_Urtarrilak 6, Errege eguna.

_Martxoak 1, Aingeru Guardakoaren eguna.

_Apirilak 5, Ostegun Santua.

_Apirilak 6, Ostiral Santua.

_Apirilak 9, Pazko biharamuna.

_Maiatzak 1, Langileen eguna.

_Maiatzak 15, San Isidro Nekazaria, herriko zaindaria.

_Abuztuak 14, jai, eguerdiko 12etatik aitzina.

_Abuztuak 15, Abuztuko Ama Birjina

_Abuztuak 16 eta 17, herriko jaiak.

_Urriak 12, Espainiako jaiegun nazionala.

_Azaroak 1, Omiasaindu eguna.

_Abenduak 3, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

_Abenduak 6, Konstituzio eguna.

_Abenduak 8, Sortzez Garbiaren eguna.

_Abenduak 25, Eguberri eguna.

Epeen konputurako, egun baliogabe deklaratzen dira 2007. urterako, igande eta jaiegun guztiak, gehi zehazturiko jai egun guztiak.

Berbintzanan, 2007ko apirilaren 13an._Alkate udalburua, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0706331