64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRUÑERRIKO IBAI-PARKEKO PARTZUERGOA. Iruñerriko Ibai-parkeko Partzuergoa desegitea.

Iruñerriko Ibai-parkeko Partzuergoak, 2005eko abenduaren 20an eginiko bilkuran, aho batez erabaki zuen proiektatutako inbertsio guztiak behin amaituta, Iruñerriko Ibai-parkearen kudeaketa Iruñerriko Mankomunitatearen eskuetan geldituko dela.

Geroago, 2006ko abenduaren 14an izandako bilkuran, partzuergoak desegitea erabaki zuen, bai eta Iruñerriko Ibai-parkearen kudeaketa Iruñerriko Mankomunitatearen eskuetan gelditzeko baldintzak arautu behar zituen hitzarmena ere. Partzuergoaren desegiteak ondorioak izateko bi baldintza ezarri ziren, bata, erabaki hori partzuergoko kide ziren entitate guztiek berrestea, eta bestea Mankomunitateko Batzarrak onestea partzuergoko udal guztien atxikipena, ibai-parkearen kudeaketari zegokiona. Bilkura hartan berean ahalmena eman zitzaion partzuergoko buruari partzuergoaren desegitea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua eman zezan, behin Iruñerriko Mankomunitateak partzuergoko udal guztien atxikipena, ibai-parkearen kudeaketari zegokiona, onetsi, ondarearen eskualdaketak gauzatu eta partzuergoaren desegiteak ondorioak izan ondoren.

Horrenbestez eta eskatutako tramite guztiak eginak direnez, ebatzi dut:

1._Iruñerriko Ibai-parkearen Partzuergoa desegintzat jotzea, ondorioak 2007ko martxoaren 22tik aurrera izateko.

2._Egun horretatik aurrera, Iruñerriko Mankomunitatea izanen da Iruñerriko Ibai-parkeko Partzuergoaren eskubide eta betebehar guztien titularra, bi entitateek izenpetu duten hitzarmenean aurreikusitako moduan.

3._Desegiteari buruzko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 23an.-Iruñerriko Ibai-parkeko Partzuergoko burua, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0706951