64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko mediku, Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta. Iragarkia.

Rebeca Labeaga Sierra andreak, Daniel Etxeberría Lecuona jaunak eta Luis Mendo Giner jaunak gora jotzeko errekurtsoa paratu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko mediku, Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdiaren onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112 eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2007ko apirilaren 27an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0707579