64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA Ingurumenaren gaineko Baimen eskabidea, Alfonso Samanes eta Feliciano Guerrak sustatua.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

_Espedientea: 6372007/ Ebazpena, apirilaren 3koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

_Eskatzailea: Alfonso Samanes eta Feliciano Guerra.

_Jarduera: zerriak Gizentzeko Ustiategia.

_Tokia: 10. poligonoa, 279., 944.tik 948.ra, 114. eta 115. lurzatiak (Valtierra).

_Udalerria: Valtierra.

Iruñean, 2007ko apirilaren 10ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0706172