64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Proba fisikoak dituen lehiaketa bidez Foruzaingoko sarjentu izateko lanpostu 1, kabo izateko 3 lanpostu eta foruzain izateko 20 lanpostu, destinoa Herritarren Segurtasunerako Arloko Esku-hartze Dibisioko Esku-Hartzeko brigada nagusian dutela, eta destinoko herria, Iruña, 505/2007, martxoaren 13ko Ebazpenaren bidez onartua, Barne zuzendari nagusiak emana (200ko martxoaren 36ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 37. zk.) deialdia dela eta. Iragarkia.

Antonio Eizaguirre Miranda jaunak, Nafarroako Foruzaingoaren Sindikatuaren izenean, gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).

Iruñean, 2007ko maiatzaren 8an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0707768