64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

83/2007 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN, S.A.) sozietate publikoaren esku jartzen dira emakume sustatzaileei orientazioa, aholkuak eta laguntza emateko zerbitzuak 2007. urtean.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako 2006-2010 I. Planaren I. arloak "sustapen ekonomikoa, enplegua eta prestakuntza" aipatzen ditu eta 1.3.1 ekintzak 2007rako aurreikusten du "prestakuntza eta orientazio pertsonalizatuaren bitartez, emakumeek lan merkatuan sartzeko dituzten aukerak areagotzea, kontuan harturik talde bakoitzaren egoera eta premia berariazkoak bai eta bizitokia duten eskualdea ere".

Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikita dago eta haren helburua da sexuen arteko berdintasuna ahalbideratzen duten baldintzak bultzatzea, izatezko eta zuzenbidezko osotasuna eragozten duten oztopoak gainditzea eta Nafarroako emakumeen eta gizonen gaineko bereizkeria mota guztiak deuseztatzea.

Ebaluazio eta Azterlan Atalak aditzera eman du zaila dela zerbitzu horiek garatzea bertako langile gaiturik ez dagoelako, eta horregatik lan hori Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN, S.A.) sozietate publikoari esleitu zaiola.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 39. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena izanen dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuek egin ditzatela agintzeko, dela eragingarriagoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Nafarroako Gobernuak, 2004ko martxoaren 8an hartutako erabaki baten bidez, onartu zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari loturik edo haren menpe dauden entitate publikoen tresna propiotzat eta zerbitzu teknikotzat jo zuela Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. sozietatea, sozietatearen beraren xede diren gaietan.

Ikusirik Ebaluazio eta Azterlan Atalaren proposamen txostena, Kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariaren baimena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen eta abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baldintza tekniko eta administratiboen agiria onestea, ondoko zerbitzuen esleipena arautuko baitu: 2007an emakume sustatzaileei orientazioa, aholkuak eta laguntza emateko zerbitzuak. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. "Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A." (CEIN, S.A.) sozietate publikoaren esku uztea aipatu zerbitzuak gauzatzea, 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, eta entitate horrek aurkeztu duen aurrekontua onestea.

3. Laurogei mila (80.000) euro BEZa barne, baimentzea "Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A." (CEIN, S.A.) sozietatearen alde (I.F.K. A31326861), 2007ko gastuen aurrekontuko "aukera berdintasunerako planaren jarduketak eta garapena" izeneko 94000 930001 2269 232200 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau jakinaraztea "Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A." (CEIN, S.A.) sozietateari, Kontu-hartzailetza Delegatuari, Ebaluazio eta Azterlan Atalari, Berdintasunerako Institutuko Administrazio Unitateari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriaren kontseilariari igorria, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako) 114. eta 115. artikuluei jarraituz.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

1. Xedea.

Agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako 2006-2010 I. Planaren I. arloan sartzen diren jarduketak garatzeko behar den laguntza teknikoa emateko lanak egitea eta, 1.3.1 ekintza garatzeko, "prestakuntza eta orientazio pertsonalizatuaren bitartez, emakumeek lan merkatuan sartzeko dituzten aukerak areagotzea, kontuan harturik talde bakoitzaren egoera eta premia berariazkoak bai eta bizitokia duten eskualdea ere".

Era berean, arlo honetan zeharkako helburuak dira emakume lehiatsuentzat erreferentzia izan daitezkeen ereduak ikustea, garrantzi berezia emanez emakume lehiatsuen esperientziak eta ibilbideak baliagarriak izateari, enpresagintzan hasteko motibazioa eta sentsibilizaziorako elementu funtsezkoak diren aldetik.

Laguntza teknikoa emateko lanek honako zerbitzuak hartuko dituzte zehazki: enpresak sortzekoak, aholkularitza sendoa ematea proiektu berritzaileei eta/edo emakumeek ordezkaritza eskasa duten arloetakoei, eta Nafarroan emakumeek garatzen dituzten jarduera lehiatsuak ikusteko eta hedatzekoak.

2. Egiteko epea.

Agindutako lanak egiteko epea 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa da.

3. Lanen zuzendaritza eta jarraipena.

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN S.A.) enpresak izendatuko ditu lanen ardura izanen duten langile teknikariak eta agindutako lanen kostuen banaketa zehaztuko du. Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin eta horretarako izendatzen den teknikariarekin koordinatuz eginen dira lanak. Era berean, egiten diren koordinazio bileretan lanen egoeren berri emanen da.

4. Dokumentazioa

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak lanak egiteko beharrezkoak diren agiri guztiak, laguntza teknikoa eta informazioa emanen ditu.

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN S.A.) sozietateak jarduketen jarraipena egiteko ardura hartzen du Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Berdintasunerako I. planaren Ebaluazio Programak eskatzen dituen jarduketa guztiei buruzko adierazleen gaineko datuak emanez.

5. Ekintzen finantzatzeari buruzko jakinarazpena.

Agindu honen esparruan burutzen diren informazio eta publizitate jarduerek ikusteko moduan adierazi beharko dute Nafarroako Gobernuak finantzatuak direla Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN S.A.) sozietatea aginduaren xede diren ekintzetan finantzaketa nork egin duen agertzera behartuta dago eta Nafarroako Gobernuaren ikurra ikusteko moduan eta behean adierazi bezala jarri beharko du hauetan guztietan: informazio materialetan, argitalpenetan, eskuorrietan, memorietan, informazio oharretan, webguneetan, etab.

Nafarroako Gobernuaren logotipoa ondoko testuarekin batera.

Koordinatzailea, Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

Kudeatzailea, CEIN S.A.

6. Datu pertsonalak.

Euskarri fisikoan erregistratuta dauden eta geroago tratatzen ahal diren datu pertsonalei dagokienez, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta hori garatzeko arauekin bat, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN S.A.) sozietateak edo Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jasotako datuei buruzko konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatuko ditu aginduaren xede diren ekintzak egiten dituenean. Horren harira, datu pertsonalak ezin izanen dira bestelako helburu bateraezinetarako erabili eta deuseztatuko dira jaso ziren helbururako beharrezkoak ez direnean. Era berean, datuak biltzeko galdetegiak edo bestelako inprimakiak erabiltzen direnean, haietan, argi irakurtzeko moduan adieraziko dira aipatu lege organikoko 5. artikuluan xedatutako ohartarazpenak, eta espresuki eta zehazki ohartarazpen horiek eragiten dienei haien berri emanen zaie, baimena eskatuz, legeetan bestelakorik xedatu ezean.

7. Lanen aurrekontua eta ordainketa.

Aginduaren aurrekontu osoa laurogei mila euro (80.000,00 euro) da BEZa barne, enpresak sortzeko, aholkularitza emateko eta emakumeek garatzen duten jarduera lehiatsuak ikusteko zerbitzuak finantzatzeko. CEIN S.A.k aldez aurretik aurrekontua aurkeztu beharko du onetsia izan dadin.

Ordainketak hiruhilekoak izanen dira, egindako ekintzen ordainagiria eta txostena eman ondoren.

Jarduerak bukatzeko epea 2007ko abenduaren 31 da. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN S.A.) sozietateak orotariko memoria aurkeztuko du 2008ko urtarrilaren 10a baino lehen. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren 2007ko gastuen aurrekontuko "Berdintasunerako Plana" kontusailaren kargura eginen da ordainketa.

Iragarkiaren kodea: F0705481