64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

143/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, José Norberto Viguria Alegría Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguru Ataleko Barne Araubide eta Dokumentazio Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataletako, bulegoetako eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3.b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. José Norberto Viguria Alegría, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguru Ataleko Barne Araubide eta Dokumentazio Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau José Norberto Viguria Alegría jaunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0707635