64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

276/2007 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Urdiaingo "Magotteaux Navarra, S.A.", enpresaren lan hitzarmen kolektiboa hein batean aldatzeko akordioaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 63/2006).

Departamentu honetan 2007ko martxoaren 8an sartu da "Magotteaux Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa hein batean aldatzeko akordioa, negoziazio batzordeak onetsia. Lan hitzarmena 2006ko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (87. zk.) argitaratu zen, uztailaren 21ean (espediente zenbakia: 63/2006).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik Hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Urdiaingo "Magotteaux Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3104852) hein batean aldatzeko akordioa, 2006ko abenduaren 12koa, erregistratzea Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

MAGOTTEAUX NAVARRA S.A. ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA HEIN BATEAN ALDATZEKO AKORDIOA

ENPRESAREN 2006-2008 URTEETAKO HITZARMENEKO 6. ARTIKULUAREN _LANGILEEN KONTRATAZIOA ETA UZTEA_ ETA 25. ARTIKULUAREN _ERRETIROA 64 URTEREKIN_ KLAUSULA GEHIGARRIA

Behean sinatzen dugunok: Miguel José Ugalde Barbería, NAN 33442080B eta Miguel Angel Rota Zapata, NAN 16023002, Magotteaux Navarra S.A.ren ordezkari, eta José Martín Pérez Campeón, NAN 29156877F, Juan Miguel Pérez Hurtado, NAN 06946020C eta Juan María Galarza Ochoa, NAN 15776507W, Magotteaux Navarra S.A.ren enpresa batzordeko kide, espresuki erabaki dugu enpresaren lan hitzarmen kolektibo indardunari aldeek hein bateko erretiroari buruz lortutako konpromisoa gehitzea. Lan hitzarmena 2006ko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 31n, eta 2008ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra. Hona hemen aipatutako hitzarmenaren formalizazioa:

Lehenbizikoa._Zuzeneko laneskuko langileen taldekoek eta enplegatuen taldekoek, abenduaren 31ko 1131/2002 Errege Dekretuan aurreikusitako moduan hein bateko erretiroa hartzeko legez aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte, horretarako hasierako adinera iristean enpresari eskatuko diote erretiroa, eta enpresak behar dena eginen du eskabidea gauzatzeko hura aurkeztu ondoko bi hilabeteetan.

Bigarrena._Aipatutako prestazioaz baliatzeko aukera eta haren ondorioz plantilla berritzea modu egokian programatzeko, langileen zentsua eginen da, agiri hau izenpetu eta 2009ko abenduaren 31ra arte hein bateko erretiroa hartzeko baldintzak betetzen dituztenena, eta erreleboaren konpromisoari eutsiko zaio, pixkana aplikatzen joateko zentsu horretan sartzen diren langile guztien kasuan.

Hirugarrena._Zentsu horretako langilerek batek edo gehiagok errelebo kontratu hori ez aukeratzeak programazio horri ekarriko liokeen distortsioa dela eta, halakorik gertatzen bada enpresak lehen eta bigarren artikuluetan ezarritako konpromisoa ez betetzeko ahalmena izanen du.

Laugarrena._Koadroen taldeko langileek hein bateko erretiroa hartzeko erreleboa eskatzeari erantzutea ez dago soilik adierazitako erreleborako konpromisoaren menpe, enpresak baimendu beharko duelako, bere ekoizpen eta antolaketa beharren arabera erabakia hartu ondoren.

Bosgarrena._Kontuan harturik konpromiso honetan enplegua sustatzeko helburuak daudela, erabaki da halaber Magotteaux Navarra S.A.ren langile guztiek 65 urte betetzean edo lehenago nahitaez hartu beharko dutela erretiroa, arloko legeria honek indarra duen bitartean.

Urdiainen izenpetua, 2006ko abenduaren 12an._Miguel J. Ugalde, José M. Pérez, Juan M. Pérez, Miguel A. Rota eta Juan María Galarza.

HEIN BATEKO ERRETIROA ERRELEBO KONTRATU BIDEZ HAR DEZAKETEN LANGILEEN ZENTSUA

1

Lumbreras Valiente, Luis

06936446-Z

310030676377

1947ko apirilaren 26a

2

Cano Serrano, José

26417349-D

310025442623

1947ko ekainaren 10a

3

Molero Reyes, Francisco

72642997-G

310021473707

1947ko abuztuaren 31

4

Zufiaurre Goicoechea, Jesús María

72637605-V

200040283862

1948ko otsailaren 25a

5

Elorza Díaz, José Ignacio

12184157-E

310030165311

1948ko apirilaren 10a

6

Rodríguez Camisón, Emilio

15772248-K

310020019111

1948ko azaroaren 8a

7

Garmendia Mauleón, Pascual

72644173-F

310021875346

1949ko urtarrilaren 15a

8

Lumbreras Valiente, Rufino

06943107-M

310032472291

1949ko apirilaren 19a

9

Romero Panadero, Miguel

72652243-G

200039128451

1949ko maiatzaren 23a

10

Barriga Jorge, Manuel

06932664-G

100024996173

1949ko ekainaren 6a

11

Pueyo Garasa, José Andrés

15773174-G

310026548625

1949ko irailaren 23a

Iragarkiaren kodea: F0705828