64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

275/2007 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lan zuzendari nagusiak emana, "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 35/2007).

Departamentu honetan 2007ko martxoaren 9an sartu da "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 54/2006).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik Hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea (kodea: 3103402), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 27an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS, S.A." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN SOLDATEN BERRIKUSPENA

AKTA

Iruñean, 2007ko otsailaren 21eko 10:00etan, bazterrean aipatu diren pertsonak bildu dira, Fomento de Construcciones y Contratas SA. enpresaren eta bertako langileen ordezkari. Elkarri aitortu diote solaskide baliodunak eta erabaki hauek hartzeko legitimoak direla:

1. 2005erako eta 2006rako Fomento de Construcciones y Contratas S.A. enpresarako hitzarmen kolektiboko 1. klausula gehigarrian xedaturikoaren arabera 2006ko behin betiko taulak izenpetzea. Horren bidez hitzarmen horren aplikazio esparruko langile guztien lan baldintzak eta ekonomikoak arautu ziren.

2. Testu hau lan administrazioko agintaritzari igortzea Hitzarmenen Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau egin da, eta bertaratu diren guztiek irakurri eta sinatu dute beren adostasunaren adierazgarri.

Iruñean, 2007ko otsailaren 21ean.-Enpresaren aldetik: Ignacio Eguiguren Tellechea, Carmelo Aguas Martínez, Isidro Alvarez Alvarez, Pedro Nogueira. Enpresa batzordearen aldetik: ATSU: Juan M.ª Azcárate Goñi, José M.ª Napal Eder, José Angel de Esteban Marín, Ignacio Gar Hermoso de Mendoza, José J. Azcarate Goñi; UGT: José Francisco Irisarri Mateo, José M. Martínez Bazán.

I. ERANSKINA

2006. urteko soldaten taulak - Behin betikoak

Eguneko peoia 26,49 10,00 5,71 2,80 - - 1.349,51 1.515,11 1.376,85 660,71 267,90 135,00 12,63 19.282,56

Gaueko peoia 26,49 10,00 5,71 2,80 9,44 - 1.514,64 1.638,69 1.515,54 720,54 259,50 135,00 15,35 22.432,91

Eguneko auto-gidaria 29,20 10,15 6,08 2,80 - 9,61 1.631,59 1.556,21 1.421,48 661,05 261,37 125,00 13,65 20.699,19

Gaueko auto-gidaria 29,20 10,15 6,08 2,80 9,44 10,73 1.912,38 1.657,20 1.537,79 673,07 240,70 125,00 16,37 23.860,15

Administrari laguntzailea 24,65 10,84 4,73 2,80 - - 1.372,85 1.357,97 1.449,11 1.357,97 - 12,06 18.994,36

1. mailako administrari-Of. 34,96 14,26 5,82 2,80 - - 1.849,09 1.774,60 1.896,87 1.774,60 - 16,64 25.481,80

2. mailako administrari-Of. 26,09 11,33 5,62 2,80 - - 1.561,23 1.539,27 1.638,15 1.539,27 - 12;97 20.607,32

Peoi olioztatzailea 26,48 10,19 5,75 2,80 - - 1.437,60 1.545,11 1.408,05 681,36 256,98 135,00 12,70 19.503,32

1. mailako mekanikari-Of. 29,22 12,51 7,39 2,80 - - 1.731,72 1.735,70 1.847,33 1.735,70 - 135,00 14,93 23.263,25

2. mailako mekanikari-Of. 26,05 10,40 5,83 2,80 - - 1.635,77 1.672,87 1.773,00 1.672;87 - 135,00 13,11 20.866,75

3. mailako mekanikari-Of. 26,09 10,46 5,85 2,80 - - 1.513,66 1.663,64 1.524,66 751,88 271,48 135,00 12,78 19.873,60

Langilezaina 27,98 12,60 5,52 2,80 9,44 - 1.501,30 1.518,00 1.633,82 1.518,00 - 135,00 15,14 24.136,30

Langilezain egiaztatzailea 31,57 14,96 6,20 2,80 9,44 - 1.788,89 1.787,37 1.918,43 1.787,37 - 135,00 15,63 27.310,21

Arduraduna 37,21 25,17 7,13 2,80 9,44 - 2.025,00 2.009,26 2.168,98 2.009,26 - 135,00 16,31 33.282,67

Ogitartekoaren plusa: 2,79.

3,500etik gorako ibilgailuaren gidariaren plusa eguneko: 9,61.

3,500etik gorako ibilgailuaren gidariaren plusa gaueko: 10,73.

Dieta: 42,58.

Dieta erdia: 19,14.

Mekanikariaren plusa: 2. 2,88.

Peoiaren igandeko plusa: 13,37.

Gidariaren igandeko plusa: 17,17.

Garbilekuko plusa: 4.

3.500etik beherako ibilgailuaren gidariaren plusa : 2,25.

Eragina, Imarkoaina joateagatik:

Arrotxapea: 843,43.

Txantrea: 843,43.

Sanduzelai: 843,43.

Berriozar: 843,43.

Arre/herriak: 843,43.

Barañain: 788,78.

Burlata: 788,78.

Atarrabia: 788,78.

Uharte: 788,78.

Donibane: 788,78.

Besteak: 687,24.

Autobusetako langileak: 374,86.

Oporretako biribiltzea.

KPIaren igoera 2006an: %2,7% + 0,5 = %3,20

Iragarkiaren kodea: F0705755