64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

278/2007 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei 2007rako ordaindu beharreko dirulaguntzaren modulu ekonomikoa ezarri eta 2006-2007 ikasturteko bigarren ordainketa egiteko baimena ematen duena.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleentzako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.

2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legeak badu horretarako kontusail bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoizko lantegi-eskola eta beste".

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du. Txostenean dirulaguntza moduluak proposatu ditu; dirulaguntza hori emanen zaio adinagatik bigarren hezkuntzako ikastetxe batean eskolaturik egon beharko luketen baina, norberaren ezaugarrien arabera, hartatik kanpo dauden ikasleak hartzeko zerbitzua, 2006-2007 ikasturtean, curriculum egokituko kanpo unitate baten eskolatze banatuko modalitatean ematen ari den ikastetxe bakoitzari, apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren hamaikagarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera; 2006-2007 ikasturteko urtarril-abuztuko aldiari dagokion dirulaguntza ordaintzeko ere proposatu du.

Orain arte, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuak proposaturik, curriculum egokituko kanpo unitate hauetarako baimena eman da: hiru unitate Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolan, bi unitate Iruñeko "Etxabakoiz" lantegi-eskolan, Cascanteko "La Ribera" ikastetxean eta Garesko "Puente" ikastetxean; eta unitate bat Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolan eta Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolan.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007. urteko dirulaguntzaren modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea, hots, unitateko 81.066,17 euro, curriculum egokituko kanpo unitateetan 16 urtetik beherako ikasleak hartzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetarako.

2. Ebazpen honen 1. atalean ezarritako dirulaguntza moduluaren xedea da ikasle horiei dohainik irakastea eta apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduan aipatzen diren sustatze eta konpentsatze neurriak eta curriculuma jasotzea.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

_Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

_Funtzionamendu gastuak eta behar den ekipamendua erosi eta amortizatzekoak.

_Zeharkako bestelako kostuak.

Hezitzaileen kostuan, horretan lansariak eta gizarte segurantzako gastuak direla, hezitzaileen lanaldiko ratio bat sartzen da, alegia, astean 30 irakastordu eta lanaldi laurden bat irakasleak ez diren langile laguntzaileen unitate bakoitzeko.

3. Ikasle hauei ematen zaien laguntza esperimentala denez, dirulaguntzaren modulu ekonomikoen zenbatekoak eta langile hezitzaileen kopuruak diruz lagunduriko unitateko, ebazpen honetako 1. eta 2. ataletan ezarri direnak, 2007. urterako behin-behinekoak dira; horrek ez du esan nahi hurrengo ikasturteetan nahitaez luzatuko direnik.

4. 2007ko urtarril-abuztuari dagozkion dirulaguntzak ematea, 535.036,70 euro guztira, 2006-2007 ikasturtean curriculum egokituko kanpo unitate baimenduak dituzten ikastetxeei.

5. Modulu ekonomikoaren %45eko dirulaguntzak ematea ondoren adierazten diren ikastetxeei, 401.277,58 euro guztira:

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolari (IFZ G31725484), curriculum egokituko hiru unitaterengatik: 109.439,34 euro.

Iruñeko "Etxabakoiz" lantegi-eskolari (IFZ G31780562), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 72.959,56 euro.

Garesko "Puente" ikastetxeari (IFZ Q3100108D), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 72.959,56 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari (IFZ G31729114) curriculum egokituko bi unitaterengatik: 72.959,56 euro.

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolari (IFZ G31279961), curriculum egokituko unitate batengatik: 36.479,78 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolari (IFZ G31031644), curriculum egokituko unitate batengatik: 36.479,78 euro.

Gainerako %15a 2007ko azken bihilekoan ordainduko da, ebazpen honen bederatzigarren atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

6. Ebazpen honen 4. atalean, emandako dirulaguntzen finantzaketa, guztira 535.036,70 euro, indarra duen 2007ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoiz lantegi-eskola eta beste" izeneko 410003 41140 4811 322D02 kontusailaren kargura egiten ahalko da.

7. 2006-2007 ikasturteko bigarren ordainaldiari dagokion 535.036,70 euroko gastua baimentzea eta 401.277,58 euro horiek bosgarren atalean ageri diren erakundeei ordaintzeko agindua ematea. Dirulaguntzak denbora horretan martxan diren curriculum egokituko kanpo unitateek sortutako gastuetarako dira.

8. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 401.277,58 euro, indarra duen 2007ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoiz lantegi-eskola eta beste" izeneko 410003 41140 4811 322D02 kontusailaren kargura.

9. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2007ko irailaren 30a baino lehen:

1._Hezitzaileen gastuen frogagiriak.

Lan kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Laguntzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak (TC1 eta TC2).

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2._Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta bestelako zeharkako kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria entitatearen inbentarioan sartu izanaren egiaztagiria.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea.

10. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

11. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

12. Ebazpen hau igortzea entitate pribatu interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 16an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0704949