64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

608/2007 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Ginekologia Onkologikoko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 26ko 455/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologia Onkologikoko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2007ko martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 27ko 526/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Ginekologia Onkologikoko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Txanda irekia

Onartuak:

MURUZABAL TORQUEMADA, JUAN CARLOS

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Ramiro González Fandós jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Gonzalo Morales Blánquez jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: César Poveda Navarro jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Victoria Goñi Yanguas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Jesús Zabaleta Jurío jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Pablo Sánchez Valverde Visus jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikidea: Miguel Ezcurdia Gurpegui, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatuta.

Ordezko mahaikidea: Francisco Javier Perez Mendaña, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatuta.

Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Blanca Aranzueque Jiménez andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko burua.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko maiatzaren 25ean eginen dela adieraztea, 13:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Bilkura-gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 15ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0708119