64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1854/2007 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Arbona Celaya andrea, erakunde autonomo honen Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Ezgaitasun Fisikoa eta Buruko Eritasuna dutenentzako bulegoburua izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Arbona Celaya andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendaritzaordetzako Laguntza Soziosanitarioko Atalaren Ezgaitasun Fisikoa eta Buru Eritasuna dutenentzako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2007ko maiatzaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileria Atalari eta Laguntza Soziosanitarioko Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta hango Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta hango Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Zuzendari Kudeatzailea, Nicolás Iribas Sánchez de Boado

Iragarkiaren kodea: F0707507