62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

VII. HAUTESKUNDEEN PROZEDURA

NAFARROAKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

IRAGARKIA

Juan José Ballano Gonzalo, Nafarroako Hauteskunde Batzordeko idazkaria naizen honek fede ematen dut hitzez hitz honako hau dioen erabakia jasota dagoela 2007ko maiatzaren 7ko aktan:

Adierazi da faxez jaso dela idazki bat, Televisión Española-k bidalia, non adierazten baitu orain Parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi edo koalizioen Parlamenturako hautagaiekin elkarrizketa sail bat emateko asmoa duela.

Hementxe adierazten da zer elkarrizketa eginen diren, noiz emanen diren eta zenbat iraunen duten: Maiatzaren 22a: UPN 13', CDN 5'. Maiatzaren 23a: IU 5', Nafarroa Bai 10'. Maiatzaren 24a: PSN-PSOE 13'. Maiatzaren 25a: UPN 15'. Elkarrizketak lurralderako deskonexioa eginez emanen dira, lehenbiziko katean, goizeko 9:55etik aurrera.

Iruñean, 2007ko mariatzaren 7an._Nafarroako TVEren Lurraldeko Zentroko zuzendaria, Javier Ansó Castillo.

Batzordeak, eztabaidatu eta gero, hau erabaki du: 1999ko irailaren 13an Hauteskunde Batzorde Nagusiak emandako jarraibidean xedatutakoaren arabera, hori dioen iragarkia BOLETIN OFICIALean argitaratzea, ukitutako entitate politikoek, argitalpen ondoko egun bateko epe preklusiboan, Nafarroako TVEk igorritako komunikazioa aztertu eta egoki iruditzen zaizkien errekurtsoak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurretik idatzitakoa bat dator aipatzen den jatorrizkoarekin eta fidela da harekiko, eta jasota gera dadin BOLETIN OFICIALean argitaratzeko, honako hau luzatzen dut eta sinatzen, Iruñean, 2007ko maiatzaren 8an.

Iragarkiaren kodea: J0707985