62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Arandigoiengo U.E.2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2007ko martxoaren 21ean:

Lehenbizikoa._Partez baiestea Arandigoiengo Kontzejuak aurkeztutako alegazioak unitatearen mendebalde eta ekialdean arbolak landatzeaz den bezainbatean, eta, aldiz, ezestea Pedro Andueza Anduezaren alegazioak, ebazpen honek dioenarekin bat.

Bigarrena._Behin betikoz onestea Arandigoiengo U.E.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, agindu hauek emanda:

_Arbolak landatu beharko dira unitatearen mendebalde eta ekialdean, eta orobat unitateko karrika nagusian.

_Behar bezala bideratu beharko dira unitateko urak eta unitatearen mendebaldera desbideratzera saiatu.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, banan-banan jakinaraztea interesdunei eta hauek haren kontra ezar ditzaketen errekurtsoen berri ematea.

Laugarrena._Ebazpen hau Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea, jakin dezan.

Aritzalan, 2007ko apirilaren 16an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0706373