62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1526/2007 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko SOS Nafarroako Aretoko buru izateko hiru lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, deialdiko 6.4.1.1 oinarrian dagoen akatsaz oharturik zuzendu eta oposizioko lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 11n emandako 3046/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko SOS Nafarroako Aretoko buru izateko 3 lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2007ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

2007ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean urtarrilaren 24an argitaratu zen urtarrilaren 15eko 73/2007 Ebazpenaren bitartez, deialdiaren testuko akatsak zuzendu eta eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturaletan zabaldu zen.

2007ko apirilaren 10ean eman eta urte horretako 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 23an, argitaratutako 1112/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Deialdiaren 6.4.1.1 oinarriko lehendabiziko paragrafoan atzemandako akatsa zuzentzen da ere, II. eranskinera bidaltzen du III.era izan behar duelarik.

Bidezkoa da, azkenik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izango den adieraztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko SOS Nafarroako Aretoko buru izateko hiru lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, onestea.

2. Deialdiaren 6.4.1.1 oinarriko lehendabiziko idatz-zatian atzemandako akatsa zuzentzea, Hau dioen tokian: "Lehenbizikoa. deialdiko gai-zerrendan (II. eranskina) agertzen diren gaiei buruzko galdera-sorta bat idatziz erantzutea; honela esan behar du: "Lehenbizikoa: deialdiko gai-zerrendan (III. eranskina) agertzen diren gaiei buruzko galdera-sorta bat idatziz erantzutea.

3. Oposizioko lehen ariketa 2007ko maiatzaren 29an eginen da, asteartearekin, 9:00etan, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren bilkura gelan , Iruñeko Agoitz kaleko 35 bis zenbakiko 2. solairuan. Ariketarako deialdi bakarra egingo da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Onartuak:

JIMENEZ AZPILICUETA, JOSE JAVIER

MUNGUIRA ELIZONDO, ANA ISABEL

OLAVE BASOGAIN, MARIA BEGOÑA

PASCUAL GARRALDA, JOSE JOAQUIN

PEREZ COBO, JULIAN FERNANDO

REY ESCALERA, JUAN CARLOS

SENOSIAIN LANZ, MARIA PURIFICACION

URDAX VALENCIA, MARIA ARANZAZU

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0707859