62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Martzillako Arau Subsidiarioetako 14-A exekuzio unitateko birzatiketaren behin betiko likidazioaren kontua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko apirilaren 26an eman 136 zenbakidun ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Martzillako Arau Subsidiarioetako 14-A exekuzio unitateko birzatiketaren behin betiko likidazioaren kontua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta 151.ean (152.2 artikuluak igorrita) xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Martzillan, 2007ko apirilaren 26an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0707135