62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARROITZ

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako herrilur hau desafektatzea:

Landalurra: 3.000 metro koadroko lurra, larratzeko erabiltzen dena, bertze lur batetik bereizten dena, hain zuzen ere 3. poligonoko 779. lurzatitik, hori guztia Beortiga alderdian. Mugak: iparraldean, ekialdean eta hegoaldean, herrilurra, eta mendebaldean, bide publikoa. Xedea: L'Urederra fundazioari saltzea, agroekologiako jardueretarako eta ingurumeneko garapenetarako erabil dezan.

Aipatutako erabaki hori eta espedientea Udalaren idazkaritzan aztertzen ahalko dira.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arroitzen, 2007ko apirilaren 3an._Alkatea, Antonio Barbarin Garisoáin.

Iragarkiaren kodea: L0705931