62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Adostasun txostena 2006ko kontu orokorrari

Kontuen Batzorde Bereziak, 2007ko martxoaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen adostasun txostena ematea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarraren kontu orokorrari; haren barnean sartzen dira Izarbeibarko Mankomunitatearen kontuak eta Arga Valdizarbe, S.L. zerbitzu enpresarenak. Orobat erabaki zuen jendaurrean edukitzea, idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horren barnean, interesdunek kontuen gaineko erreklamazio, kexa eta oharrak aurkeztu ahalko dituzte, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 273 artikuluan eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatuari jarraituz.

Garesen, 2007ko martxoaren 23an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0707853