62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

2006ko abenduaren 21eko osoko bilkurako aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia:

4320-60000. Campanar dorrea egokitzea: 26.000 euro.

4320-62201. Río kaleko 39 zenbakiko kalte-ordaina. 479.000 euro.

Kontusaileko bajak:

4320-60100. Hiru urteko Plana: 280.000 euro.

4320-60101. Funesko errepidea: 40.000 euro.

561-60101. Escopar industrialdea: 185.000 euro.

Azkoienen, 2007ko apirilaren 4an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0705943