62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa

2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Hasierako onespena.

Goizuetako Udalak, idazkari-kontu hartzailearen txostena ikusirik, 2007ko apirilaren 27an egindako osoko bilkuran, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2007ko maiatzaren 4an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0707498