62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko izendapenaren oharrean.

Bakarrik izendapenaren ohar hori argitaratzean (2007ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 16an) akats bat dagoela ikusirik, bidezko da zuzentzea.

4092. orrialdean, lehenengo zutabean, honela dioen tokian: "María Luz Lozano Gallego andreari, 7050 zenbakiko lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena" eta "Javier Larumbe Odériz jaunari, 6914 zenbakiko lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Burlatan duena". Hau behar du: "María Luz Lozano Gallego andreari, 7050 zenbakiko lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Burlatan duena" eta "Javier Larumbe Odériz jaunari, 6914 zenbakiko lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena".

Iruñean, 2007ko maiatzaren 3an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0707471