62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

VIANA

BBBPBko UA-1 unitatearen xehetasun azterlanak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda

Vianako Udalak, 2007ko martxoaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

"Vianako Udalak, 2006ko azaroaren 23an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Vianako Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko UA-1 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana. Halaber, erabaki zuen abian jartzea ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura eta hori guztia jendaurrean edukitzea hamabost eguneko epean.

Epe hori iragan baita alegaziorik jaso gabe:

Honako hau erabaki da:

Lehena._UA-1 unitatearen xehetasun azterlanak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea, eta onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea, onespenarekin batera heldu baitira.

Bigarrena._Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, presakoa deklara dezala ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, ingururuko egiturak eta itxura hobetuko dituen eremu publikoa sortu beharra dago, baita Serapio Urra kalearen eta Plaza del Coso izenekoaren arteko lotura, oinezkoak eta ibilgailuak erosoago pasa daitezen.

Hirugarrena._Behar den kreditu kopurua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.

Laugarrena._Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udaleko iragarki oholean. Orobat, ukitutakoei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Vianako Udalari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik. "

Vianan, 2007ko apirilaren 2an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAN BANAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

VI-01 JOAQUIN CARIÑANOS PEREZ DE LABEAGA 99 6 782 LURZ. / ERAIKUNTZA

FRANCISCO ALESON, 3-4. ESK.

VI-02 M.ª CARMEN BENITO MARTINEZ 27 6 783 LURZ. / ERAIKUNTZA

FRANCISCO ALESON, 3-4. ESK.

VI-03 M.ª CARMEN BENITO MARTINEZ78 6 784 LURZ. / ERAIKUNTZA

FRANCISCO ALESON, 3-4. ESK.

VI-04 FRANCISCO JAVIER CARIÑANOS MARTINEZ62 6 786 LURZ.

LA RUEDA, 2

GONZALO CARIÑANOS MARTINEZ

SERAPIO URRA, 3

JESUS CARIÑANOS MARTINEZ

ALGARRADA, 14

JOSE M.ª CARIÑANOS MARTINEZ

FRANCISCO ALESON, 8

SANTIAGO CARIÑANOS MARTINEZ

SERAPIO URRA, 40-1. ESK.

PURIFICACION MARTINEZ ANTOÑANA

SERAPIO URRA, 3

VI-05 M.ª CARMEN OLANO HUETO57 6 787 LURZ. / ERAIKUNTZA

ABAJO DE SANTAMARIA, 24

Iragarkiaren kodea: L0705942