62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

RIBAFORADA

Deialdia, Ribaforadako Udaleko administrari izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe

Ribaforadako Udalak, 2007ko martxoaren 27an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, D mailako udal funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia onestea, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

ARAUAK

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da bulegorako administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea Ribaforadako Udalaren zerbitzuko plantillako langileekin, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen badituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan aurreikusi moduan.

1.2. Behar diren hautapen probak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den laguna C maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu lanpostuaren jabetza hartzen duenetik, eta anarteraino betetako lanpostua amortizatuko da bertzerik gabe.

1.3. Administrari-ofizialaren lanposturako izendatzen den langilea eginkizun beretan arituko da, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkio.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Ribaforadako Udaleko D mailako funtzionario izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

d) Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako bigarren gradukoa edo horien baliokidea izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan 8 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete eta Ribaforadako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Eskabidearekin batera Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da, bai eta deialdiko 2.1.c) eta 2.1.d) oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak ere.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoan, Udaleko alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak bertze ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Batzordeburua: Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: langileen ordezkariaren ordezkoa.

Mahaikidea: teknikari bat, izendatzekoa.

Ordezkoa: teknikariaren ordezkoa.

Mahaikidea: teknikari bat, izendatzekoa.

Ordezkoa: teknikariaren ordezkoa.

Idazkaria: Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Izangaiek epaimahaiko kideak ezesten ahalko dituzte, Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako modu eta baldintzetan.

5.3. Epaimahaiak pertsona edo/eta erakunde adituen laguntza hartzen ahalko du, hautapen probretarako.

5.4. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du jardun gutienez kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.6. Oinarri hauek lotesleak izanen dira, deialdia egin duen Udalarendako, epaimahaiarendako eta izangai guztiendako.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko Alkatetzak ematen duen ebazpenean berean adieraziko da oposizioko probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

6.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: II. eranskineko gaiak oinarritzat hartuta, test motako galde-sorta bat edo galdera motz batzuk, teoriko-praktikoak denak, erantzun beharko dira idatziz.

b) Bigarren ariketa: deialdiko lanpostuan erabili beharreko lanabes informatikoen gaineko proba praktikoa izanen da, edota kasu praktiko bat, lanpostuaren eginkizunen gainean.

6.3. Oposizioko ariketak ez dira baztertzaileak izanen, eta 20 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez, honela banaturik:

_Lehenbiziko ariketa: Gehienez ere 10 puntu.

_Bigarren ariketa: Gehienez ere 10 puntu.

6.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen bertze nortasun agiri bat gainean dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Azken ariketa kalifikatu ondotik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, erdietsitako puntuazio osoaren araberakoa, emanen du aditzera; horretarako batuko ditu izangai bakoitzak oposizioaldiko ariketetan erdietsitako puntuak; zerrenda horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaia izendatzeko proposamena ere emanen du. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

7.2. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa edo hurrengoak.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua bururatutakoan, alkate udalburuak, ebazpen baten bidez, proposatutako izangaia izendatu eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak ondorio ekonomiko zein administratiboak sorraraziko ditu, eta egun horren ondokoa kargua hartzeko unetzat joko da, ondorio guztietarako, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.

9._Errekurtsoak.

9.1. Epaimahaiaren egintzen aurka errekurtso arrunta paratzen ahalko da, hilabeteko epean eta behar den organoari zuzendua. Aldiz, organo horren ebazpenaren, deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, ondoko errekurtsoetariko bat paratzen ahalko da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean deialdiko oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik aitzina, onetsi dituen organo berari zuzendurik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

Ribaforadan, 2007ko apirilaren 2an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena ................., adinez nagusia; NAN zenbakia ........, sorteguna ........, sorlekua .............., probintzia ........, bizilekua .........................., karrika ..........................., zenbakia .................., telefonoa ...........

Honako hau azaltzen dut:

Funtzionarioa naizela eta betetzen ditudala Ribaforadako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian eskatu baldintzak, ........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen.

Horregatik guztiagatik, C mailako funtzionario izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdiko hautapen probetara onar nazatela eskatzen dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak. Herritarren partaidetza.

2. gaia._Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko bilkura, alkatea eta gobernu batzordea. Bilkuren araubidea. Informazio batzordeak. Erregelamendu organikoa.

3. gaia._Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.

4. gaia._Administrazio egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta arautzea. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

5. gaia._Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka.

6. gaia._Udal aurrekontuak: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onesteko eta aldatzeko bideak.

7. gaia._Nafarroako toki ogasunen baliabideen zerrenda eta haien sailkapena. Haien definizioa eta haien azterketa laburra. Tasak eta prezio publikoak. Udal zergak.

8. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua). Edukia eta egitura. Haren azterketa laburra.

9. gaia._Udal erroldaren gaineko ideia orokorra, hautesle-errolda, hirigintzako lizentziak eta jarduera sailkatuenak.

Iragarkiaren kodea: L0705840