62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

855/2007 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, martxoaren 22ko 492/2007 Ebazpenaren zortzigarren arauko 1.2 atalean aurreikusten den Ebaluazio batzordeko kideak izendatzen dituena. 492/2007 Ebazpena Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman zuen eta haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 22an emandako 492/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.

Aipatu deialdiko zortzigarren arauko 1.2 atalak dio B.2) ariketa ordeztu ahalko dela txosten batekin, non izangaiak unitate didaktikoari buruz dituen ezagupenak aztertuko baitira. Bada, atal horrek aurreikusten du izangaia lanean ari deneko ikastetxeko ikuskatzaileak, ikastetxe horretako zuzendariak eta ikasketaburuak edo departamentuburuak osatutako batzorde baten bidez txostena ezin prestatu denean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan sortuko den batzordeak prestatuko duela txosten hori. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo honek izendatzen duen ikuskatzailea, Ebaluazio Arloko koordinatzailea eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak izendaturiko beste ikuskatzaile bat izanen dira lehendakariak.

Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren proposamena ikusirik, bidezko da Ebaluazio batzordeko kideak izendatzea.

Horrenbestez, Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak laugarren puntuan ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 22an emandako 492/2007 Ebazpenaren zortzigarren arauko 1.2 atalean aurreikusten den Ebaluazio batzordeko kideak izendatzea. 492/2007 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Kideak hauek dira:

Batzordeburua: Francisco Arteaga Ruiz jauna.

Mahaikide idazkaria: Angel Sanz Moreno jauna.

Mahaikidea: Luis Iza Dorronsoro jauna.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau argitaratzea Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean 2007ko maiatzaren 14an, astelehena.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 8an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0707805