62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CABANILLAS

2007ko plantilla organikoko aldaketa eta lan eskaintza. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2007ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen, behar besteko gehiengoarekin, Cabanillasko Udalaren 2007ko plantilla organikoko aldaketa eta lan eskaintza publikoa.

Erabakia 2007ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 13an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik batere egin. Beraz, besterik gabe, behin betikoz onetsirik daude, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236, 271 eta 272. artikuluetan ezarritako legezko prozedurarekin bat.

PLANTILLA ORGANIKOKO ALDAKETA

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 2. (Funtzionarioa. Txanda murriztua; aldi baterako lan kontratuduna. Txanda irekia). Maila: C. Sarbidea: Txanda murriztua eta txanda librea. Jarduteko baldintzak: hutsik.

LAN ESKAINTZA

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 2. Maila: C. Sarbidea: Txanda murriztua eta txanda librea.

Cabanillasen, 2007ko maiatzaren 4an._Alkatea, Ana M.ª Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0707268