62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARANO

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2007ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 13an, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz Aranoko Udalaren plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsita ulertzen da. Jarraian argitaratzen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL honetan, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioa

Lanpostua: Arano eta Goizuetako Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa: Maila EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan kontratatudun finkoak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (mendiak). Maila: E. Mailaren osagarria: %15. Egoera administratiboa: jardunean.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Aldi baterako administrazio-kontratudunak

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Lan kontratudun finkoak

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Jose Ramon Zabala Almandoz.

Aldi baterako lan kontratudunak

Administrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.

Aranon, 2007ko maiatzaren 3an._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0707270