62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

773/2007 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onesten da, Ainara Arakama Goikoetxea, Haizea Destribats Yáñez, Natalia Fernández Martínez eta Nerea Lanz Beregaña andreei buruzkoa.

Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia onetsi zen. Deialdia 2005eko marxoaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 24. zenbakian.

Deialdi horren hamaikagarren oinarriak ezartzen du Hezkuntza Departamentuak praktiketako funtzionario izendatuko dituela praktikak egitera behartuta dauden izangai hautatuak eta, salbuetsita egonik, egitea aukeratzen dutenak.

Arau hori betez, Hezkuntza kontseilariak, abuztuaren 8ko 130/2005 Foru Aginduaren bitartez, deialdian hautatutako izangaien zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, onetsi zituen, eta praktiketako funtzionario izendatu, irailaren 20ko 152/2005 Foru Aginduaren bitartez.

Hezkuntza kontseilariak irailaren 20an emandako 153/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko praktikaldia arautu zen.

Maiatzaren 17ko 752/2007, abuztuaren 8ko 1423/2006 eta 1424/2006, Ebazpenen bitartez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman baitzituen, baimena eman zaie Ainara Arakama Goikoetxea, Haizea Destribats Yáñez, Natalia Fernández Martínez eta Nerea Lanz Beregaña andreei praktikaldia 2006-2007 ikasturtera atzeratzeko

1108/2006 Ebazpenaren bitartez, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, baimena eman dio Ainara Arakama Goikoetxea andreari praktikaldia errepikatzeko.

Praktikaldiko Batzorde kalifikatzaileak izangaiek erdietsi duten kalifikazioa igorri dio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntza kontseilariak irailaren 20an emandako 153/2005 Foru Aginduak, prozedura horren praktikaldia arautzeko, bere bosgarren puntuan xedatzen duenarekin bat.

Otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituztela ikusi ondoren, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren izapideari jarraipena ematea, Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez dei egindakoarena, alegia, deialdiaren hamahirugarren oinarriari eta otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuaren 32. artikuluari jarraituz. Errege dekretu horretan hezkuntza sistemako ikasketak ematen dituzten irakasleen kidegoetan eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan ingresatu, sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi zen.

Halaber, bidezkoa da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari igortzea, Ainara Arakama Goikoetxea, Haizea Destribats Yáñez, Natalia Fernández Martínez eta Nerea Lanz Beregaña andreei dagokien Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario titulua eman diezaien.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onestea, Ainara Arakama Goikoetxea, Haizea Destribats Yáñez, Natalia Fernández Martínez eta Nerea Lanz Beregaña andreei dagokienez. Deialdia Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez egin zen.

2. Ebazpen hau Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari bidaltzea, dagokien karrerako funtzionario titulua eman diezaien, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez deituriko hautapen prozedurako praktikaldia gainditu baitute.

.Maisu-maistren kidegoa.

Txanda: librea.

Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz).

NANa: 44619747-T.

Izen-deiturak: Ainara Arakama Goikoetxea.

Puntuazioa: 4,8250.

.Maisu-maistren kidegoa.

Txanda: librea.

Espezialitatea: Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz)

NANa: 44565960-X

Izen-deiturak: Haizea Destribats Yáñez.

Puntuazioa: 5,4387.

.Maisu-maistren kidegoa.

Txanda: librea.

Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz).

NANa: 16572064-N.

Izen-deiturak: Natalia Fernández Martínez.

Puntuazioa: 6,2563.

.Maisu-maistren kidegoa.

Txanda: librea.

Espezialitatea: Euskara (Nafarroa).

NANa: 72684741-A.

Izen-deiturak: Nerea Lanz Beregaña.

Puntuazioa: 4,4220.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Eskola Atolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 4an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0707864