62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea

Artaxoako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikusirik Pedro María Egea Ortiz Artaxoako Udaleko alkateak Artaxoatik kanpo egonen dela apirilaren 5etik 12ra bitarte, biak barne.

Nafarroako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak eta haiekin bat heldu diren gainerakoek ezarritakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. José Luis Usar Ripero Udal honetako lehen alkateordea eskuordetzea Alkatetzako eginkizunetarao, apirilaren 5etik 12ra bitarte, biak barne.

2. Dekretu honen berri ematea José Luis Usar Ripero jaunari eta Udalbatzako osoko bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Dekretu honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2007ko apirilaren 3an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0705938