62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

KASEDA

Kasedako Udal Planaren aldaketa puntuala, Kasedako 4. sektorean antolamendu xehekatuaren bidez sektorizaturiko lurzoru urbanizagarria handitzeko. Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1._Behin betikoz onestea Kasedako Udal Planeko aldaketa, Kasedako 4. sektorean antolamendu xehekatuaren bidez sektorizaturiko lurzoru urbanizagarria handitzeko.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, izan daitezkeen ukituendako jakinarazpen balioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Kasedan, 2007ko martxoaren 28an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0705946