62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, Dynamobel, S.A.k egina.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

_Espedientea: 565/07 Ebazpena, martxoaren 23koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

_Eskatzailea: Dynamobel S.A.

_Jarduera: Trenkada desmuntagarriak eta sabaizun esekiak fabrikatzea eta zurgintza .

_Tokia: Gipuzkoako errepidea, 7,5. kilometroa, Berriobeiti.

_Udalerria: Berriobeiti.

Iruñean, 2007ko martxoaren 26an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0705322