62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

108/2007 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da Errezuko Ubagua ibaiko isurtze puntualen hodi biltzaile kolektorearen proiektua egiteko, arrain-haztegitik behetiko tartean, 2. poligonoko 163. eta 176. lurzatiak zeharkatuz, hau da, egungo kolektorearekin bat egin arteko azken zatian, Errezuko Kontzejuak sustatua.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emango duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean. Errezuko Kontzejuak 2007ko otsailaren 22an aurkeztu du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Errezuko Ubagua ibaiko isurtze puntualen hodi biltzaile kolektorearen proiektua egiteko, arrain-haztegitik behetiko tartean, 2. poligonoko 163. eta 176. lurzatiak zeharkatuz, hau da, egungo kolektorearekin bat egin arteko azken zatian, Errezuko Kontzejuak sustatua, hurrengo baldintzarekin:

Kolektoreak trazadura honetan guztian gutxienez 12m-ko distantzia gorde beharko du ibilguarekiko urbazterreko landaredia berreskuratzeko edozein aukera ez eragozteko.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Deierriko Udalari eta Errezuko kontzejuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 26an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0705411