62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1354/2007 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko oihangintzako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat betetzeko izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 23ko 1354/2007 Ebazpenaren bidez, Amaia Horcada Goñi andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, oihangintzako ingeniari tekniko lanpostuan aritzeko, eta 3938 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikirik dago. Lantokia Iruñean du.

Deialdia 2006ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 22an.

Iruñean, 2007ko apirilaren 23an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0707505