62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

356/2007 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006-2007 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testuliburuak erosteko beka eta laguntza deialdia behin-behinekoz ebazten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, 2006-2007 ikasturtean testuliburuak erosteko laguntza kanpainari buruz. Kanpaina hori ekainaren 28ko 685/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko irailaren 4an, 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekainaren 28ko 685/2006 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoari 131.952,64 euro gehitzea, ebazpen horren bidez onetsitako deialdiaren arauetan aurreikusitakoarekin bat.

2. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleek testuliburuak erosteko laguntza jasotzeko eskubidea dutela behin-behinekoz onartzea. Hori, hala ere, ez da eragozpen izanen eskubide hori berrikusteko, hala behar denean.

3. Behin-behinekoz ezetza ematea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren ikasleek egindako laguntza eskaerei, arauzko epe eta eran aurkeztutako alegazio eta berrikusketak ebazten ez diren bitartean. Aditzera ematen da jasotako eskaera eta agirien zuzentasuna egiaztatzen den heinean eginen direla kontzesioa eta ordainketa, bidezko izanez gero.

4. Testuliburuak erosteko laguntzen zenbatekoak aipatu deialdiaren 3. arauan azaltzen direnak dira, deialdiko 8.2 arauan xedatutakoa deusetan galarazi gabe.

5. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea, bidezko diren kudeaketak egin ditzan, emandako eta ukatutako beka eta laguntzak interesatuei eta ikastetxeei jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko eta ikastetxeen aldeko ordainketa aginduak emateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan.

6. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskaera egitea bidezko diren ordainketa aginduak eman ditzan, III. eranskinean aipatzen diren ikastetxeen alde (ikastetxe horietan izena emanak baitira laguntzen onuradun diren ikasleak).

703.130 euroko zenbateko osoa 2007ko Gastuen Aurrekontuko "Testuliburuak erosteko laguntzak" izeneko 410002 41150 4800 322D00 kontusailaren kargura ordainduko da.

7. III. eranskinean ageri diren ikastetxeetako zuzendariek, deialdiko 8.4 arauan xedatu bezala, frogatuko dute ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren onuradunei laguntzak pagatu dizkietela, onuradunek laguntzak deialdiko 8.3 arauan aipatzen diren helburuetarako erabili dituztela egiaztatutakoan.

8. Aipatu deialdiko 7.2 araua betetzearren, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik laguntza ukatu eta beren eskubideetan kalte izan dutela uste duten II. eranskineko eskatzaileek, bidezko diren alegazioak aurkeztuz, beren eskabidea aldatu, zuzendu edo berrikusteko eskatzen ahalko diote Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, behin-behineko ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean.

9. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

_Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an.

_Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan Iruñeko Santo Domingo kalean, zk.g.

_Ikastetxeetako iragarki oholetan ikasleen zerrendak jarriko dira ikusgai, laguntzak eman edo ukatzeko behin-behineko proposamenekin batera.

10. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0706456