62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

82/2007 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutuaren esparruan, kontratuaren modalitatean tesia egin eta doktore titulua eskuratzeko doktoretza aurreko laguntzen deialdia egiten duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Ikasketa Aurreratuen Agiria izan eta, doktore gradua eskuratzeko asmoz, tesiaren proiektua Espainiako unibertsitateren batean inskribatu duten doktoregaien kontratazioa sustatzeko laguntzen deialdia onetsi eta argitaratzea. Hori guztia prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera.

Nafarroako Gobernuak ikerketa, zientzia eta berrikuntza, Foru Komunitateko modernizazio eta aurrerapenerako elementu gisa, garatzeko egiten dituen ekintzen artean, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ikerketa zientifikorako laguntzak bultzatu ditu. Funtsezko ezaugarria dute nafar ikertzaile gazteendako formakuntza eta garapenerako sistema koherentea ezartzea. Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planak ematen dituen laguntzei esker, unibertsitario andanak du jakintza eta zientziaren arlo guztietan ikertzaile gisa prestatzeko aukera, bai eta estatu osoko unibertsitateetako ikerketa taldeetan sartzeko ere.

Ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen deialdiek garatzen dituzte unibertsitateko ikasketen hirugarren zikloa, hots, doktoretza, arautzen duen araudian aurreikusitako prestakuntza prozesu sistematikoaren erreferente akademikoak, prestakuntzan diharduten ikertzaileek hartutako konpromisoen jarraipena errazte aldera. Honek ahalbidetzen die segidako laguntzak eskuratu ahal izatea eta finantziazioa prozesu akademiko horren etapetako beharretara egokitzea.

Orain onesten den deialdiak dagoen behar eta eskaera zehatz bati erantzun nahi dio, hau da, ikerketarako nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria izan eta ikertzaile gisa haren hasierako prestakuntzaren azken tartean dauden pertsonena, doktoretza tesia egin eta doktore titulua, gure hezkuntza sistemaren titulurik gorenena, eskuratuko dutenena, hain zuzen.

Prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutu berria onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ahalbidetu zuen ikertzaile gazteek, IAA eskuratu ondoren, bere tesiko unibertsitatearekin praktiketako lan kontratua sina zezaten, araubide juridiko berrian sartuz. Honek, alde batetik, prestakuntza hobeki ahalbidetzen du eta, bestetik eta aldi berean, haien eguneroko lanaren bitartez unibertsitatea bera aberasten duten ikasleei beharrezko estaldura soziala ematen die.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoa kontuan izanik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1.d) artikuluak eskuordetu dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutuaren esparruan, kontratuaren modalitatean tesia egin eta doktore titulua eskuratzeko doktoretza aurreko laguntzen deialdia onestea. Deialdi honetako oinarriak ebazpen honen eranskinean daude.

2. Ondoko urte anitzeko gastua baimentzea: 262.862 euroko gastua, 2007ko gastuen aurrekontuetako "Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapenerako laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontu-sailaren kargura eta 262.862 euroko gastua 2008ko gastuen aurrekontuetan gaituko den kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreordeei, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko eta Tuterako Zentro Elkartuetako zuzendariei, Nafarroako Unibertsitateko Europako Dokumentazio Zentroko zuzendariari, Unibertsitateko Ikerketa Atalera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako Laguntzen Bulegora, Administrazio Orokorraren Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 7an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako, zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

PRESTAKUNTZAN DIHARDUTEN IKERTZAILEEN ESTATUTUAREN ESPARRUAN, KONTRATUAREN MODALITATEAN TESIA EGIN ETA DOKTORE TITULUA ESKURATZEKO DOKTORETZA AURREKO LAGUNTZEN DEIALDIA

1. oinarria._Xedea edo helburua.

Deialdi honen helburua da prestakuntzan diharduten ikertzaileen kontratazioari bide ematea doktore tesia egin eta doktore titulua eskura dezaten.

Xede horretarako laguntza hauen emateak eskatzen du unibertsitateko zentroak eta prestakuntzan diharduen ikertzaileak lan kontratua gauzatzea, beti ere prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutua (EPIF izenekoa) onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuko 4.1.b) eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

2. oinarria._Onuradunak.

Laguntza hauek jaso ahalko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Dirulaguntzei buruzko Legeko 13. artikuluan dauden beharkizunak betetzen dituzten Espainiako unibertsitateek. Laguntzak ondoko beharkizunak betetzen dituzten doktoregaiak prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutuak xedatzen duenaren arabera kontratatzeko erabiliko dira:

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

Salbuespen gisa Nafarroako unibertsitateek laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroan jaio baina aurreko beharkizuna betetzen ez duten doktoregaiak kontratatzeko.

b) Ikerketarako Nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria edo urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak arautzen duen graduatu ondoko ikasketen egitura berriarekin bat etorriz hura ordeztuko duen administrazio agiria izatea.

Hirugarren zikloko ikasketak atzerrian hasi dituztenek Ikasketa Aurreratuen Agiriaren baliokide den fasea gainditua izan beharko dute.

c) Doktore tesiaren proiektua unibertsitate kontratatzailean inskribaturik izatea 2006/2007 ikasturtean.

d) EPIF izenekoa onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ezartzen duen beka aldia gainditua izatea.

Beharkizunak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean.

3. oinarria._Aldia eta iraupena.

1. Laguntzak 24 hilabeteko iraupena izanen du, gehienez ere.

2. Prestakuntzan diharduen ikertzailea prestakuntzan diharduen ikertzaile gisa kontratatua izan bada edo kontratatua bada, 24 hilabeteko aldia murriztuko da aldez aurretik kontrataturik egon den denboraren arabera.

3. Murrizketa bera suertatuko da doktoregaiak Ikasketa Aurreratuen Agiria eskuratu ondoren helburu berbera duten bestelako laguntzak edo bekak jaso baditu.

Xede edo helburu berberako laguntzatzat hartzen dira beste izenarekin (doktoretza aurreko bekak, ikerkuntzan hastekoak, ikerkuntzan prestatzekoak) azaltzen direnak haien helburua espresuki doktore tesia egitea ez bada ere.

4. oinarria._Zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoak hartuko ditu soldataren diru kopurua eta gizarte segurantzari egin beharreko ekarpenen kostua, urte bakoitzari dagozkion kotizazio eta hobari moten arabera.

Soldataren urteko diru kopuru gordina 1.120 euroko 14 hilabeteri dagokiena izanen da.

Laguntza hauen gastuak 2007 eta 2008ko aurrekontuen "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontu-sailaren kargura izanen dira, beti ere aurrekontuetan dagoen diruaren arabera.

5. oinarria._Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide orriak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabidea I. Eranskinean dagoen eredu estandarizatuan aurkeztuko da, behar bezala betea. Unibertsitateak eskabide bat kontratatzeko prest dagoen doktoregai bakoitzeko aurkeztuko du. Eskabide bakoitzean doktoregaiaren eta ikerketarako erretoreordearen sinadurak egonen dira.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan aurkeztuko dira.

6. oinarria._Eskaerekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta trataera.

1._Derrigorrez aurkeztu behar dituzten agiriak.

Eskaerak aurkezteko unean, unibertsitateak Nafarroako Foru Komunitateko Dirulaguntzei buruzko Legeko 13. artikuluak ezartzen dituen beharkizunak betetzen dituela adierazten duen agiriaz gainera, ondoko agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

I._Deialdian sartu ahal izateko, doktoregaiak deialdiko 2. oinarrian ezarritako beharkizunak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak. Ondoko hauek dira:

a) Eskaera egin aurreko azken bi urteetan Nafarroan etengabe erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 2. a) oinarriko bigarren paragrafoan aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo doktoregaiaren sorterria eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri batena.

c) Ikerketarako nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria. Hau izan ezean, eskatu izanaren ordezkagiria. Hau izan ezean, unibertsitatearen ziurtagiri akademikoa, bertan interesatua agiri hori eskatzeko moduan dagoela eta zein egunetatik azalduz.

Ikasketa Aurreratuen Agiria atzerrian eskuratu bada, aurreko paragrafoan ezarritakoaren ziurtagiri baliokidea.

d) Tesiaren ikerketa proiektuari buruzko laburpena, tesiaren zuzendariaren ikus-onetsiarekin.

e) Doktoregaiak 63/2006 Errege Dekretuak ezartzen duen beka aldia gainditurik duela ziurtatzen duten beka edo laguntzen emakidaren ebazpenak edo bestelako agiriak.

II._Eskaerak modu egokian puntuatzeko beharrezkoak diren agiriak, 7. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz:

a) Hirugarren zikloko ikasketetan sartzea ahalbidetu zuen lizentziaturaren ziurtagiri akademiko pertsonala, zehatza eta osoa. Bertan ondoko hauek agertuko dira: gainditutako ikasgai guztiak bere kredituekin, lortutako kalifikazioak eta ikasturte akademikoa.

b) Ziurtagiri akademiko pertsonala, zehatza eta osoa. Bertan ondokoak agertuko dira: doktoretzako ikasmaila guztiak bere kredituekin, lortutako kalifikazioak eta ikasturte akademikoa.

c) Doktoregaiaren curriculuma, II. Eranskinean dagoen eredu estandarizatuaren arabera eta bertan aipatutako merezimendu bakoitza egiaztatzen duten ziurtagiriak.

d) Hala denean, egin zuen doktoretza programak erdietsi zuen kalitate aipua egiaztatzen duen agiria.

2. Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

a) Deialdi honetako 1.l atalean aipatutako agiriren bat espedientean falta denean edo ez bada behar bezala bete, Administrazioak akatsen berri emango dio unibertsitateari, jakinarazi eta biharamunetik hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluak xedaturikoari jarraikiz. Ez aurkezteak ekarriko lituzkeen ondorioez ohartaraziko dio, agiria zein den kontuan hartuz eta ondoko arauei jarraikiz.

b) 2. oinarrian ezarritako beharkizunen bat bete dela ziurtatzen duten agiriak falta badira edo ez badira behar bezala bete, eskaera bertan behera geldituko da, espresuki egindako ebazpen administratiboa eman ondoren.

c) Karrerako edota doktoretza programako ziurtagiri akademikoa falta bada edo behar bezala betea ez badago, eskaerak ohiko izapidea jarraitu ahalko du hurrengo fasera, ikasketetako batez bestekoa "Nahiko,1" gisa kontatuz, beti ere dagokion titulu akademikoa eskuratu duela behar bezala kreditatu badu. Era berean, egindako irakasgairen bateko kalifikazioa ezin bada zehaztu, irakasgai horretako batez bestekoa "Nahiko, 1" gisa kontatuko da, beti ere gainditu duela kreditatzen badu.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatuta ez da onartuko espediente akademikoari buruzko ez eta curriculumean aipaturiko gainerako merezimenduei buruzko datu berririk.

e) Agiriak jatorrizkoak izango dira edo fotokopiak. Organo instrukzio-egileak edozein momentutan eskatu ahalko du edozein agiri, jatorrizkoa zein konpultsatua, egoki jotzen dituen egiaztapenak egiteko. Halaber, prozeduraren edozein fasetan eskatu ahalko ditu alegaturiko merezimendu, agiri eta oro har jasotako laguntzaren eskatze, eskuratze eta, bere kasuan, mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

f) Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

g) Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

h) Deialdi honetako oinarrietan interesatuei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesatuek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazteko: zein agiri den aurkeztu gabe uzten dena, zein artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zuen. Idazki hori kasuko dokumentazioa aurkeztu behar deneko epe berean aurkeztu beharko da.

7. oinarria._Eskabideen puntuazioa.

1. Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko, eskaerak sei taldetan sailkatuko ditu. Talde horietan zientzia eta teknologiaren areak eta gaiak biltzen dira, Ebaluazio eta Prosprektibako Nazio Agentziaren (ANEP) sailkapenaren arabera.

Ondorio hauetarako, eskatzaileak eskabide orrian zehaztu beharko ditu egin beharreko ikerketa jardueraren taldea, area eta gaia, sailkapen horri jarraikiz. Egindako hautaketa ezin izango da aldatu eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren.

Balorazio batzordeak eskatzaileak bere jarduerari esleitutako taldea, area edota gaia aldatu ahalko ditu aurkeztutako proiektuaren laburpena kontuan hartuta nabarmenki desegokia bada.

Eskatzaileak goi mailako titulu bat baino gehiago baldin badu, aintzat hartzea nahi duen titulazioa hautatuko du eskabide orrian. Titulazio honek finkatuko du espediente akademikoaren puntuazioa. Egindako hautua ezin izango da aldatu eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.

2. Puntuazio irizpideak.

Talde bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da lortutako puntuazio osoaren arabera. Gehienez ere 65 puntu, irizpide hauei jarraikiz:

1. Espediente akademikoa.

Espediente akademikoaren puntuazioa ondoko biren batuketa izanen da:

Lizentziaturako espedientearen batez bestekoa, 30 puntu arte.

Doktoretzako batez bestekoa, 20 puntu arte.

2. Doktoregaiaren gainerako merezimenduak, II. eranskinean dagoen curriculum ereduan zehaztutakoaren arabera: 4 puntu arte.

3. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Unibertsitateetarako Zuzendaritza Nagusiak kalitate aipuaz bereizitako doktoretza programa bat egin izana, puntu bat arte.

4. Doktoretzako bigarren maila edo Ikerketa aldia egiteko Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso izana, 10 puntu arte, ondoko honi jarraikiz:

a) 2005-2006 ikasturtean jasotako laguntza: 10 puntu.

b) 2004-2005 edo 2003-2004 ikasturteetan jasotako laguntza: 5 puntu.

Espediente akademikoaren eta bestelako merezimenduen puntuazioa beti ere bi hamartarrekin kalkulatuko da biribiltzearen arau orokorrei jarraikiz, oinarri honetako 4. oinarrian berdintze kasuetarako ezarritakoa salbu.

3. Espediente akademikoaren balorazioa.

Espediente akademikoa baloratzeko honako hau hartuko da kontuan:

Karrerako kalifikazioen batez bestekoa honela zehaztuko da:

Ikasgai bakoitzaren kalifikazioa:

Nahiko: 1

Oso Ongi: 2

Bikain: 3

Ohorezko matrikula: 4

Batez bestekoa: gainditutako kredituen batuketa, horietako bakoitza aurreko ataleko baliokidetasun taulan dagokion kalifikazioaren balorearekin biderkatuta, eta hori zati ikasketa horietan guztira dagoen kreditu kopurua. Bi hamartar hartuko dira beti, biribiltzearen arau orokorrei jarraikiz.

Baliozkotutako irakasgaiei dagokienez, jatorrizko zentroan eskuratutako kalifikazioari dagokion puntuazioa emango da; egokitutako irakasgaietan, jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa hartuko da aintzat, eta kalifikaziorik ez duten kredituen aitortza ez da kontuan hartuko batez bestekoaren ondorioetarako.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza gainditutako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Titulu akademikoa beste ikasketetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez bestekoa kalkulatuko da.

Karrerako puntuazioa ateratako batez bestekoa bider 7,50 izango da.

Doktoretzako batez bestekoa, karrerako batez bestekoaren kasuan bezala, baliokidetasun eta neurri berberei jarraikiz kalkulatuko da, ikerketarako nahikotasuna froga deitutakoan erdietsitako kalifikazioa alde batera utzita. Puntuazioa batez bestekoa bider 5 izango da.

Bi puntuazio horiek batuta erdietsiko da espediente akademikoaren puntuazio osoa.

Jatorrizko unibertsitateko kalifikazio sistema atal honetan deskribatutako moduan ez bada zehaztu, Batzordeak trataera baliokidea izan dezan beharrezkoak diren irizpideak hartuko ditu.

4. Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, ondoko ataletan lortutako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko da:

Puntuazioa doktoretzako bigarren maila edo Ikerketa aldia egiteko Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso izanagatik.

Doktoretzako espediente akademikoa.

Curriculumeko beste merezimenduak.

Karrerako espediente akademikoa.

Matrikulazioa kalitate aipua duen doktoretza programa batean.

Berdinketak segituz gero, behar adina zenbaki hamartar hartuko dira horiek ebazteko. Berdinketak segituz gero, titulazioa eskuratzeko erabilitako urte kopuruari erreparatuko zaio, betiere ikasketa planak kontuan hartuz.

5. Laguntzak ukatzea aurrekontuetan baliabide aski ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.

Kasu horretan, eman beharreko laguntza kopurua ezarrita, eskaerak sailkatu diren taldeetako bakoitzean laguntza har dezaketen eskabideak hartu eta area bakoitzerako dauden eskaeren eta kopuru osoaren artean proportzionaltasun erregela bat aplikatuko da, area bakoitzean gutxienez laguntza bat ematea bermatuz. Area bakoitzean eman behar diren laguntzen kopurua zehaztuta, arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari segituko zaio, aurrekontua agortu arte.

8. oinarria._Prozeduraren antolamendu, bideratze eta ebazpena.

1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdi hau NAOean argitaratzearekin, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bitartez.

2. Prozedura bideratzeko organoa Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua izanen da. Honek, ofizioz, eskaeren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko, bai eta eskaerak ebaluatzeko ere beharrezkoak diren jardunak erabakiko ditu eta haien harira emanen da Ebazpena. Zehazkiago, bideratze jardunen artean, besteak beste, ondokoak izanen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, ebazpena aplikatzetik sor litezkeen auziak konpontzea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak ematea.

3. Eskaerak baloratzeko Ebaluazio Batzorde bat eratuko da, honela osatua:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Unibertsitate Ikerketarako atalburua.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua.

_Unibertsitateko Hedapenaren atalburua.

Idazkaria:

Unibertsitate Ikerketarako Ataleko edo Ikerketarako Laguntzen Bulegoko pertsona bat, laguntzen kudeaketarekin lotura duena, arituko da idazkari lanetan.

Batzordeak arloko pertsona fisiko edo entitate adituen aholkularitza eskatu ahalko du.

Batzordearen erabakiak lotesleak izango dira.

4. Batzordea eraturik, honek emakiden behin behineko proposamena onetsi beharko du. Proposamena Hezkuntza Departamentuko iragarki taulan eta web orrian (www.pnte.cfnavarra.es/dgupl/) ikusgai izanen da eskaerak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabete pasa baino lehenago. Hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesatuek alegazioak egin ahal ditzaten.

Epe honetan bertan, unibertsitate bakoitzak, idatziz, behin-behinekoz emandako laguntzak onartzen dituen ala ez adierazi beharko du.

Onartzen dituzten laguntzetarako doktoregaien onarpen idatzia eta, eskaera egin zenetik eskura litzaketen bestelako laguntzei buruzko datu beharrezkoak eta lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte.

Epe horretan ez badute onartzen, bost egun naturaleko epe berria eta luzaezina irekiko da adierazpena egin dezaten.Erantzunik eman gabe segituz gero, eskaera bertan behera geldituko da, horretarako egindako ebazpen administratiboa eman ondoren.

5. Behin-behineko zerrenda onetsita, Batzordeak deialdi honetako oinarriek ematen dizkioten eskumenak batzorde iraunkor bati eskuordetu ahalko dizkio. Batzorde iraunkor honetako partaideak ondoko hauek izango dira: Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria eta Ikerketarako Laguntzen bulegoan edo Unibertsitate Ikerketarako atalean laguntzen kudeaketaz arduratzen diren unitateetako bi lagun.

6. Interesatuek aurkeztutako alegazioez edo behin behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gora beherez Batzordeak modu loteslean adierazi ondoren, bideratze organoak emakiden eta ukazioen behin betiko proposamena igorriko du.

Deialdia ebazteko epea hiru hilekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez egingo da, bideratze organoaren proposamenari jarraikiz.

Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta www.pnte.cfnavarra.es/dgupl/ web orrian argitaratuko da eta banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

9. oinarria._Onuradunen eskubideak eta beharkizunak.

1. Prestakuntzan diharduten ikertzaileen eskubideak.

Laguntza honek finantzaturiko kontratua sinatzeak ekarriko du aldeek prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege dekretuko 5. artikuluan bildutako eskubideak aitortzea.

2. Prestakuntzan diharduten ikertzaileen betekizunak

Prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutua onetsi duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak, 6. artikuluan oro har ezartzen dituen betekizunez gain, laguntzaren onuradunek deialdi honetan ezarritako arauak ere bete beharko dituzte. Besteak beste:

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

b) Doktore tesia bukatu, defendatu eta doktore gradua eskuratzea kontratuak irauten duen bitartean, egindako doktoretza tesiaren ale bat erantsiz, oinarri honetako 5. puntuan epeak luzatzeari buruz ezarritakoa salbu.

c) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea doktoretza tesiaren, tutorearen edo unibertsitatearen aldaketak.

Ondorio hauetarako unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketa horiek baimendu dituztela frogatuko da.

Aldaketarik izanez gero, ez dute inoiz ekarriko atal honetako aurreko letretan ezarritako gehienezko epeak luzatzea.

d) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea edozein lan jardueran ari bada.

e) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea beste edozein beka edo laguntza jaso izana.

f) Ikerketaren erresultatuak osotara edo modu partzialean zabaltzerakoan, Hezkuntza Departamentuaren babesa adieraztea.

3. Doktoregaiaren unibertsitatearen betekizunak.

Prestakuntzan diharduten ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 7. artikuluan, oro har, eta prestakuntzan diharduten ikertzaileen atxikitze organismorako 8. artikuluan ezartzen dituen betekizunez eta prestakuntzan diharduten ikertzaileekin ezartzen den lan harremanetik etorritakoez gain, deialdi honetan ezarritako arauak ere bete beharko dituzte, besteak beste:

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzak bukatu arte jarraipen egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

b) Lan kontratua berehala gauzatzea. Zentroen eta prestakuntzan diharduten ikertzaileen arteko kontratuetan eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketaren erresultatuak osotara edo modu partzialean zabaltzerakoan Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.

c) Emandako laguntzarekin edo lanarekin zerikusia duen gertakariren bat suertatuz gero, hura Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea suertatu denetik hamar egun balioduneko epean.

d) Ikertzaileak doktore gradua eskuratu duela jakinaraztea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eskuratu duenetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

e) Aplikagarria den legeria sektorialak eskatzen duenari jarraikiz, kontabilitate liburuak, izapidetutako erregistroak eta behar bezala ikuskaturiko gainerako agiriak izatea, egiaztatu eta kontrolatzeko eskumenak behar bezala bermatzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 9.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Laguntzen etenaldia

Langileen Estatutuko 45. eta 46. artikuluetan aurreikusitako zioak direla kausa praktika kontratua eten bada, honek ekarriko du laguntza ere etetea eta ez du luzapenik ekarriko.

5. Betekizun akademikoak betetzeko epearen luzapena egoera berezi eta justifikatuetan.

I._Lan kontratua bukatu ondoko hilabetearen barruan, prestakuntzan diharduen ikertzaileak ez badu tesia bukatu edota doktore titulua eskuratu, unibertsitateak Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraziko dio eta epearen luzapena eskatuko du doktoregaiak bere ikerketa buka dezan.

II._Luzapenaren eskaera Ikerketarako errektoreordeak, tesiaren zuzendariak eta doktoregaiak berak sinatu beharko dute.

Eskaerarekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Arrazoien azalpena.

b) Ordurarte egindako ikerketa lanari eta egiteko dagoenari buruzko txostena.

c) Lanaren kronologia eta tesia bukatzeko aurreikusitako eguna.

d) Tesiaren zuzendariaren txostena, gutxienez ondoko hauek bilduko dituena: doktoregaiaren dedikazioari eta errendimenduari buruzko aldeko adierazpena, b) atalari jarraikiz doktoregaiak egindako txostenarekiko adostasuna eta tesia bukatzeko denboraz dituen aurreikuspenak.

e) Laguntza honek iraun duen bitartean jasotako beste laguntzen aitortza eta, hala behar denean, justifikazioa.

f) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen lan bizitzaren inguruko ziurtagiria, doktoregaiak izan duen lan jarduerari buruzkoa.

III._Batzordeak luzapena emateko edo ukatzeko egingo duen proposamena Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari igorriko zaio honek ebazpena eman dezan.

IV._Inoiz eta inola ere ez da bi urte baino gehiagoko luzapenik emango, ezta bi urte hauek iraganda ere, hurrengo paragrafoan ezarritakoa salbu.

V._Batzordeak ulertu ahalko du tesia bukatua dagoela doktoregaiak modu ofizialean gordetzeari ekin dionean irakurri eta defendatzeko, laguntzaren aldia bukatu baino lehen. Kasu honetan organo instrukzio egileak aurrekoa jakinaraziko die interesatuei sei hilabeteko epea emanez. Epe horretan tesia irakurri, defendatu eta doktore gradua eskuratu beharko du.

Tesiaren gordailua akreditaturik geldituko da bakarrik dagokion unibertsitateko idazkaritzan egin denean eta bertako idazkari nagusiak ziurtatu duenean. Beste edozein ziurtagiri ez-aurkeztutzat joko da.

6. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu egingo du eman zaion laguntza.

Honek ekarriko du jasotakoa Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza kobratu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 35.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

Unibertsitatea ez da behartuta egongo ikertzailea kontratatzeko jasotako kopuruak itzultzera, balorazio batzordearen iritziz, frogaturik gelditzen denean doktoretza tesia ez dela bukatu edo defendatu kontratatutako ikertzaileari berari bakarrik lepora dakizkiokeen arrazoiak direla kausa.

Nolanahi ere, doktoregaiari entzun beharko zaio edozein akordio edo erabaki hartu baino lehen.

Aurrekoa alde batera utzita, batzordeak aintzat hartu ahalko ditu ezinbesteko kausak izan direla ez betetzeko.

10. oinarria._Laguntzaren ordainketa.

Laguntza unibertsitateei egindako aldez aurreko urte-sarien bidez ordainduko zaie. Unibertsitateek ez dute bermerik eratu beharko.

Lehendabiziko urte-sariaren aurrerakina sinatutako kontratua egiaztatu ondoren egingo da. Unibertsitateek, kontratua sinatu eta hamar egun naturaleko epean haren fotokopia igorri beharko du.

Bigarren urte-sariaren ordainketa kontratuaren lehen urtea bukatu ondoko bi hilabeteen barruan egingo da, 12.4a) oinarriak aipaturiko txostena eta gainerako agiriak aurkeztu ondoren.

11. oinarria._Bateraezintasuna.

1. Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasun araubideak bi helburu ditu:

_Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberak baliabideak metatzea ekiditeko eta baliabide publikoak langabezian dauden edo lan jardueraren irabaziei eta bestelako laguntzei uko egiten dieten doktoreei esleitzeko.

_Helburu irizpidea sartzea, diruz lagundutako prestakuntza jardueraren gehieneko aprobetxamendua oztopatzen duten egoerak ekiditeko eta laguntza aldiak dirauen bitartean doktoregaiaren dedikazio osoa bultzatzeko.

Helburu hauei jarraikiz laguntza hau bateraezina izango da:

a) Doktoregaiak Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin. Hurrengo c) letran aipatzen diren laguntzak jasotzea baimenduko da soilik.

b) Doktoregaiak diruz lagundutako lan kontratuak dakarrena ez den beste mota bateko lan, lanbide edo enpresa jarduera egitearekin.

c) Baimendu ahalko da egonaldi laburretarako laguntzak jasotzea hauek helburua badute bekadunaren prestakuntza sendotzea eta haren ikerketa lanen garapen hobea erdiestea. Egonaldian egin beharreko jarduerak, ikerketa laborategietan, funts bibliografikoak edo bestelako funts dokumentalak kontsultatzeko, teknika instrumental berriak eta beste landa-lanak ikasteko, esanguratsu eta onuragarritzat jo behar dira laguntza hauen helburuak betetze aldera. Laguntza jaso izana Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio eta honek baimendu beharko du. Ezin izango da, inoiz, alegatu egonaldi hauek egin izana 9. oinarriko 5. puntuan aipatzen den epearen luzapena eskatzeko arrazoi gisa. Espresuki kanpoan gelditzen dira ikertzailearen prestakuntza planak eta ikerketaren garapenak eskatzen dituzten ohiko jarduerak.

2. Bateraezintasuna noiz suertatzen den.

Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:

a) Laguntza emate egintzarekin, emakida jakinarazten zaionean, unibertsitatea edo doktoregaia bestelako laguntza jasotzen ari badira edo doktoregaia lan jarduera edozeinetan ari bada.

b) Laguntza eman ondoren ere gerta daiteke, unibertsitateak edo doktoregaiak bestelako laguntza jasotzen badute edota doktoregaia lan jardueraren batean hasten bada emakida jakinarazi ondoren.

3. Aplikazio arauak.

a) Eskuratutako beste laguntzak aldi berekoak ez direnean, bat egiten duten aldian bateraezintzat hartuko dira.

b) Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan jardueratzat hartuko da edozein lan edo enplegu, besteren kontura edo bere kontura, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

c) Prestakuntzan diharduen ikertzaile kontratatua, aurreko paragrafoko definizioaren arabera, beste lan jardueran hasten bada edo beste laguntza bat onartzen badu, momentu horretan hasiko da prozedura bukatzeko fasea, .................. oinarrian bildutako arauei jarraikiz.

d) Oro har, unibertsitateak eta doktoregaiak jakinarazi beharko dute bateraezintasunaren zioetan eragina duen oro

e) Aurrekoa ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak, ofizioz, egoera hau egiaztatuko du ondoko uneetan:

_Laguntzaren bigarren aurrerakina ordaindu baino lehen.

_Prozedura administratiboa amaitu baino lehen.

Halaber, laguntzen organo kudeatzaileak, edozein momentutan, bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak bildu ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

12. oinarria._Espedientearen jarraipena eta bukaera.

1. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari dagokio deialdi honen bitartez emandako laguntzen jarraipena eta kontrola egitea. Horretarako prozedura egokiak ezarriko ditu unibertsitateekin lankidetzan.

2. Gainera unibertsitateak loturik egonen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeek aurrera eramaten dituzten kontrol jarduerekin.

3. Onuradunek agiriak aurkezteko dituzten epeak bukaturik hauek ez badira jaso, Unibertsitateari modu formalean errekerituko zaio bost eguneko epe luzaezinean aurkez ditzan. Epe berri honetan ez aurkezteak 9. oinarriko 6. puntuan ez-betetze kasuetarako aipatzen diren ondorioak izango ditu.

4. Laguntza eskuratuta, aurreko oinarrietan esan den bezala, onuradunek ondoko epe hauek hartu beharko dituzte kontuan:

a) Laguntzaren lehendabiziko urtea bukatu eta ondoko hilabeteko lehen hamabostaldian, kontratatutako ikertzaileak tesia defendatu ez badu, unibertsitateak jarraipenerako urteko txostena aurkeztuko du eta bertan lan harremanean sorturiko gorabeherak (kontratuaren etena edo bestelakoak) eta ikerketa jardueraren garapena aipatuko ditu. Azken honi dagokionez, doktoregaiaren txostena, tesiaren zuzendariaren ikus-onetsiarekin aurkeztuko da. Honetaz gainera doktoregaiaren aitorpen idatzia, eskuratutako beste laguntzez eta gizarte segurantzak edo kasu bakoitzean dagokion entitateak lan bizitzaz luzaturiko ziurtagiria. Agiri guzti hauek ikusita, bigarren aurrerakina ordainduko da, legokiokeen likidazioa egin ondoren, 10. oinarrikoan ezarritako epeetan.

b) Kontratua bukatu eta hurrengo hilabetean, beranduenez, azken txostena aurkeztuko da. Bertan bigarren urtean zehar sorturiko gorabeherak (kontratuaren etena edo bestelakoak) eta ikerketa jardueraren garapena aipatuko dira. Azken honi dagokionez, doktoretza tesiaren ale bat, euskarri digitalean, eta doktore gradua eskuratu duela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko dira. Honetaz gainera doktoregaiaren aitorpen idatzia, eskuratutako beste laguntzez eta gizarte segurantzak edo kasu bakoitzean dagokion entitateak lan bizitzaz luzaturiko ziurtagiria.

Agiri hauek ikusita, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak proposatuko du deialdi honetan bildutako betekizun eta gainerako beharkizunen betetze mailari buruzko ebazpena, dagokion kitapen ekonomikoa eta prozeduraren bukaera.

c) Lan kontratua bukatu eta hurrengo hilabetean, prestakuntzan diharduen ikertzaileak ez badu tesia bukatu edota doktore titulua eskuratu, unibertsitateak epearen luzapena eskatuko du doktoregaiak bere ikerketa buka dezan, 9. oinarriko 5. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

d) Betekizun akademikoak betetzeko epearen luzapena emanda, unibertsitateek epea luzatzen duen ebazpenak aurreikusitako epeak errespetatu beharko dituzte. Nolanahi ere, titulua eskuratu ondoko hilabetean eta, beranduenez, luzatutako epea bukatu eta hurrengo hilabetearen barruan, eskuratutako doktore titulua eta egindako doktoretza tesiaren ale bat, euskarri digitalean, aurkeztu beharko dituzte.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak proposatuko du deialdian bildutako betekizunen betetze mailari buruzko ebazpena eta prozedura bukatuko du.

13. oinarria._Atzera egitea eta uko egitea.

1. Unibertsitateak, deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin-behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz. Atzera egiteko idazkian Ikerketa errektoreordearen eta doktoregaiaren sinadurak egongo dira.

2. 6. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Unibertsitateak jasotako laguntzari edozein momentutan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz. Uko egiteko idazkian Ikerketa errektoreordearen eta doktoregaiaren sinadurak egongo dira.

4. Lan kontratua haustea, deialdi honetako ondorio guztietarako laguntzari uko egitea bezala joko da.

5. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako. Jasotako aurrerakinei dagokienez, deialdi honetan ez-betetze kasuetarako araututa dagoenak aginduko du.

6. Uko egiteko arrazoia prestakuntzan diharduten ikertzaileen estatutuaren esparruan beste laguntza bat eskuratu izana baldin bada, lortutako laguntza berriak ondorioak izaten dituen eguna arte mantendu ahalko dira ordurarte jasotako aurrerakinak. Uko egitea onartuz prozedura bukatuko duen ebazpenean dagokion kitapen ekonomikoa egingo da.

14. oinarria._Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Deialdi honetako oinarrietan xedaturik ez dagoen orotan, ondokoek aginduko dute:

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru legeak, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duenak.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2005 Foru Legeak.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.

4. Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak.

5. Unibertsitateko tituluak lortu eta homologatzeari buruzko 1497/1987 Errege Dekretuak (abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuak partzialki aldatu zuen I. Eranskineko 5. ataleko bigarren paragrafoan).

6. Unibertsitateko ikasketen hirugarren zikloa, doktore titulua lortu eta egitea eta graduatu ondoko beste ikasketak arautzen dituen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuak.

7. Graduatu ondoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak.

8. Prestakuntzan diharduten ikertzaileen estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak.

9. zehapen prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak zehaztuko du.

15. oinarria._Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina kontatzen hasita.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Markatzen den dokumentazioa erantsi da (Erregistroko arduradunak x batez koadroan marka bitza eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak)

I) BEHARKIZUNAK BETETZEN DITUELA EGIAZTATZEN DUTEN AGIRIAK

f Nafarroan eskaera egin baino lehen bi urtez segidan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

f NANaren fotokopia edo sorterria eta nortasuna kreditatzen dituen beste agiri ofizialaren fotokopia.

f Ikerketarako Nahikotasuna frogatzen duen IAA.

f Tesi proiektua gainditu duela ziurtatzen duen agiria. Bertan gainditzearen data agertuko da.

f Tesi proiektuko laburpena, tutorearen oniritziarekin.

f Beka aldia gainditua izatea egiaztatzen duten agiriak.

II) ESKAERAK PUNTUATZEKO AGIRIAK:

f Hirugarren zikloko ikasketetan sartzea ahalbidetu zuen lizentziaturaren ziurtagiri akademiko zehatza eta osoa (eta, behar denean, titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu bada, horien ziurtagiria ere).

f Doktoretza programaren ziurtagiria. Bertan ikasmaila eta lan guztiak, bere kredituekin, kalifikazioak eta ikasturte akademikoa agertuko dira.

f Doktoregaiaren curriculuma II. Eranskineko eredu estandarizatuaren arabera, eta bertan sartutako merezimendu ororen ziurtagiriak.

f Egindako doktoretza programak Hezkuntza eta Kultura Ministerioko kalitate aipua duela egiaztatzen duen agiria.

ESKAEREN SAILKAPENA

Zienzia eta Teknologiaren areak eta gaiak biltzen dituzten taldeak

1. TALDEA

1.1._Nekazaritza arloa

_Landare-produkzioa

_Landareen fisiologia

_Hobekuntza genetikoa

_Baratzezaintza

_Landaketa estentsiboak

_Edafologia eta nekazaritza arloko kimika

_Nekazaritza eta oihangintzako ingeniaritza

_Nekazaritzako ekonomia, soziologia eta politika

1.2._Biologia arloa: Landareak, animaliak eta ekologia

_Antropologia fisikoa

_Botanika

_Ekologia

_Landareen fisiologia

_Paleontologia

_Zoologia

1.3._Elikagaien zientziaren eta teknologiaren arloa

_Elikagaien teknologia

1.4._Abeltzaintza eta arrantza arloa

_Abere-produkzioa

_Abere-sanitatea

_Albaitaritzako medikuntza eta kirurjia

_Abereen nutrizioa

_Ugalketa

_Anatomia eta anatomia patologiko konparatuak

_Akuikultura

_Arrantza-tokiak

2. TALDEA

2.1._Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa

_Biologia zelularra

_Biokimika eta biologia molekularra

_Genetika

_Inmunologia

_Mikrobiologia

2.2._Medikuntza arloa

_Anatomia patologikoa

_Anatomia eta anatomia patologiko konparatua

_Gizakairen anatomia eta enbriologia

_Kirurjia

_Erizaintza

_Estomatologia

_Fisioterapia

_Histologia

_Medikuntza

_Arrea hartzeko medikuntza eta osasun publikoa

_Obstetrizia eta ginekologia

_Oftalmologia

_Parasitologia

_Pediatria

_Psikiatria

_Erradiologia eta medikuntza fisikoa

_Toxikologia eta osasun arloko legeria

2.3._Fisiologia eta farmakologia arloa

_Farmazia eta teknologia farmazeutikoa

_Farmakologia

_Fisiologia

_Nutrizioa eta bromatologia

_Nortasuna, ebaluazioa eta tratamendu psikologikoa

_Psikobiologia

3. TALDEA

3.1._Fisikaren eta espazioko zientzien arloa

_Astronomia eta astrofisika

_Elektromagnetismoa

_Elektronika

_Fisika aplikatua

_Fisika atomikoa, molekularra eta nuklearra

_Materia kondentsatuaren fisika

_Fisika teorikoa

_Fluidoen mekanika

_Gai jarraituen mekanika

_Optika

3.2._Lurreko zientzien arloa

_Kristalografia eta mineralogia

_Estratigrafia

_Meatzeen ustiapena

_Lurraren fisika

_Kanpoko geodinamika

_Barneko geodinamika

_Geografia fisikoa

_Ingeniaritza kartograifkoa, geodesikoa eta fotograbimetrikoa

_Lurzoruaren ingeniaritza

_Paleontologia

_Petrologia eta geokimika

_Meatzeetako prospekzioa eta ikerkuntza

3.3._Materialen zientzia eta teknologiaren arloa

_Materialen zientzia eta metalurgiaren ingeniaritza

_Kristalografia eta mineralogia

3.4._Kimika arloa

_Kimika analitikoa

_Kimika fisikoa

_Kimika ez-organikoa

_Kimika organikoa

3.5._Teknologia kimikoaren arloa

_Teknologia elektronikoa

_Metalurgiaren ingeniaritza

_Ingeniaritza kimikoa

_Ehungintza eta papergintzako ingeniaritza

_Ingurumenaren teknologia

4. TALDEA

4.1._Konputazioaren Zientzien eta Teknologia informatikoaren arloa

_Konputagailuen arkitektura eta teknologia

_Konputazioaren zientzia eta adimen artifiziala

_Sistemen ingeniaritza eta automatika

_Lengoaia eta sistema informatikoak

4.2._Matematika arloa

_Algebra

_Analisi matematikoa

_Estatistika eta ikerkuntza operatiboa

_Geometria eta topologia

_Matematika aplikatua

_Matematikaren didaktika

4.3._Elektronikaren eta komunikazioen teknologiaren arloa

_Elektromagnetismoa

_Elektronika

_Ingeniaritza telematika

_Seinalearen eta komunikazioen teoria

_Teknologia elektronikoa

4.4._Ingeniaritza zibilaren eta arkitekturaren arloa

_Konposizio arkitektonikoa

_Eraikuntza arkitektonikoa

_Arkitekturaren adierazpen grafikoa

_Eraikuntzaren ingeniaritza

_Lurzoruaren ingeniaritza

_Garraioen azpiegitura eta ingeniaritza

_Ingeniaritza hidraulikoa

_Gai jarraituen mekanika eta egituren teoria

_Arkitektura proiektuak

_Hirigintza eta lurraldearen antolamendua

4.5._Ingeniaritza elektrikoaren, elektronikoaren eta automatikoaren arloa

_Sistemen ingeniaritza eta ingeniaritza automatikoa

_Elektronika

_Ingeniaritza elektrikoa

_Teknologia elektronikoa

4.6._Ingeniaritza mekanikoaren eta aeronautikoaren eta ontzigintzakoaren arloa

_Nabigazioaren zientzia eta teknika

_Ontzigintza

_Ingeniaritzaren adierazpen grafikoa

_Espaziontzien ingeniaritza

_Fabrikazioko prozesuen ingeniaritza

_Garraioen azpiegitura eta ingeniaritza

_Ingeniaritza mekanikoa

_Ingeniaritza nuklearra

_Ehungintzako eta papergintzako ingeniaritza

_Makina eta motore termikoak

_Fluidoen mekanika

_Gai jarraituen mekanika eta egituren teoria

_Ingeniaritzako proiektuak

5. TALDEA

5.1._Gizarte zientzien arloa

_Azterketa geografiko erregionala

_Antropologia soziala

_Bibliotekonomia eta dokumentazioa

_Politikaren eta administrazioaren zientzia

_Ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitatea

_Giza-geografia

_Pentsamenduaren eta gizarte mugimenduen historia

_Kazetaritza

_Soziologia

_Gizarte-lana eta gizarte-zerbitzuak

_Hirigintza eta lurraldearen antolamendua

_Turismoa

5.2._Zuzenbidearen arloa

_Zuzenbide administratiboa

_Zuzenbide zibila

_Zuzenbide konstituzionala

_Lanaren zuzenbidea eta gizarte segurantza

_Estatuko eliza-zuzenbidea

_Finantza- eta zerga-zuzenbidea

_Nazioarteko zuzenbide pribatua

_Nazioarteko zuzenbide publikoa

_Merkataritzako zuzenbidea

_Zigor zuzenbidea

_Zuzenbide prozesala

_Zuzenbide erromatarra

_Zuzenbidearen filosofia

_Zuzenbidearen eta erakundeen historia

5.3._Ekonomia arloa

_Merkaturatzea eta merkatuen ikerketa

_Ekonomia aplikatua

_Finantza-ekonomia eta kontabilitatea

_Azterketa ekonomikoaren printzipioak

_Historia eta erakunde ekonomikoak

_Enpresen antolamendua

5.4._Psikologiaren eta hezkuntza zientziaren arloa

_Gorputz adierazpenaren didaktika

_Musika adierazpenaren didaktika

_Adierazpen plastikoaren didaktika

_Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika

_Zientzia esperimentalen didaktika

_Gizarte zientzien didaktika

_Eskolaren antolamendua eta didaktika

_Gorputz eta kirol hezkuntza

_Portaeraren zientzien metodologia

_Ikerkuntza eta diagnosirako metodoak hezkuntzan

_Nortasuna, ebaluazioa eta tratamendu psikologikoak

_Psikobiologia

_Oinarrizko psikologia

_Psikologia ebolutiboa eta hezkuntzaren ingurukoa

_Psikologia soziala

_Hezkuntzaren teoria eta historia

6. TALDEA

6.1._Filologia eta filosofia arloa

_Ikasketa arabiar eta islamikoak

_Ikasketa hebraitar eta arameoak

_Germaniar filologia

_Filologia katalana

_Eslaviar filologia

_Espainiar filologia

_Frantses filologia

_Greziar filologia

_Ingeles filologia

_Italiar filologia

_Latin-filologia

_Filologia erromanikoa

_Euskal filologia

_Filologia galiziar eta portugesa

_Filosofia

_Filosofia moral eta politikoa

_Ekialde urruneko hizkuntza eta kultura

_Itzulpengintzari eta interpretazioari aplikatutako hizkuntzalaritza

_Hizkuntzalaritza orokorra

_Hizkuntzalaritza indoeuroparra

_Zientziaren filosofia eta logika

_Literaturaren teoria eta literatura konparatua

6.2._Historia eta artearen arloa

_Arkeologia

_Zientzia ete teknika historiografikoak

_Konpsizio arkitektonikoa

_Marrazketa

_Eskultura

_Arteen teoria eta estetika

_Ikasketa arabiar eta islamikoak

_Ikasketa hebraitar eta arameoak

_Antzinatearen historia

_Historia garaikidea

_Ameriketako historia

_Zientziaren historia

_Artearen historia

_Erdi Aroko historia

_Historia modernoa

_Musika

_Pintura

_Historiaurrea

_Hirigintza eta lurraldearen antolamendua

II. ERANSKINA

Curriculum vitae, doktoretze tesiak egiteko laguntzak eskatzeko eskaerei erantsi beharreko eredua

Oharrak:

_Zure merezimenduak azaltzeko erabili beharreko eredu estandarizatua duzu hau, Batzordeak zero eta lau punturen artean baloratuko dituen atalak agertzen baititu.

_Toki askirik ez baduzu, behar duzun orri kopurua erabil ezazu baina, mesedez, ereduaren ordenari jarraikiz, balorazio prozesua erraztu eta arintzeko.

_Gogoratu alegatzen duzun guztiaren ziurtagiria aurkeztu behar duzula.

_Deialdiak ezartzen dituen arauak arretaz aztertu. Ez badituzu jarraitzen kalteturik izan zaitezke esleitutako puntuazioan.

Norberaren datuak

Lehen deitura: ............................. Bigarren deitura:

Izena: .......................... N.A.N.: ............. Sexua:

Jaiotze data: ................................... Sorterria:

Helbidea: ................................ Telefonoa:

Herria: .................... probintzia: ............... P.K. :

Argitalpenak

Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak ISBN/ISSN erregistroa duten eta egile bakarra eskatzailea duten argitalpenei dagozkie. Erregistraturik ez daudenak % 50 baloratuko dira. Egileak batzuk badira, puntuazioa osoko puntuazioa zati egile kopurua izanen da. Argitalpena egiaztatu beharko da haren ziurtagiria edo haren titulua eta egileak, argitaratze data eta erregistroa agertzen dituzten zatien kopia erantsiz.

2. atalean ere (txostenak kongresu edo jardunaldietan; arte-lanen erakusketak) alegatutako merezimenduen inguruko argitalpenak ataletako batean bakarrik hartu ahalko dira aintzat.

1._Liburu osoak (4 puntu/bakoitzeko)

Izenburua:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

Argitaratze data:

ISBN erregistroa:

2._Artikuluak nazioarteko aldizkarietan edo liburuen kapituluak (2 puntu/bakoitzeko)

Artikulu/Kapituluaren izenburua:

Aldizkari/Liburuaren izena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

Argitaratze data:

ISBN/ISSN erregistroa:

3._Artikuluak aldizkari nazionaletan (puntu 1/bakoitzeko)

Artikulu/Kapituluaren izenburua:

Aldizkari/Liburuaren izena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

Argitaratze data:

ISBN/ISSN erregistroa:

4._Beste argitalpenak (0,5 puntu/bakoitzeko)

Artikuluaren izenburua:

Argitalpenaren izena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

Argitaratze data:

Erregistroa:

Txostenak kongresu edo jardunaldietan eta arte lanen erakusketak

Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak egile bakarra eskatzailea dutenei dagozkie. Txostena, komunikazio, erakusketa partekatuak badira, puntuazioa puntuazio osoa zati egile kopurua izanen da. Alegatutako merezimendua osotara (gertaeraren izena, egin zen tokia, eguna, mota edo deskribapena, egile kopurua) egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dira.

1. atalean ere (argitalpenak) alegatutako txosten edo komunikazioen inguruko merezimenduak ataletako batean bakarrik hartu ahalko dira aintzat.

1._Txostena nazioarteko kongresuetan (3 puntu/bakoitzeko)

Gertaeraren izena:

Egiteko tokia: ....................................... Egunak:

Entitate antolatzailea:

Parte-hartze mota / Izenburua / Deskribapena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

2._Txostena kongresu nazionaletan (2 puntu/bakoitzeko)

Gertaeraren izena:

Egiteko tokia: ..................................... Egunak:

Entitate antolatzailea:

Parte-hartze mota / Izenburua / Deskribapena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

3._Komunikazioa edo posterra nazioarteko kongresuetan (1,5 puntu/bakoitzeko)

Gertaeraren izena:

Egiteko tokia: ....................................... Egunak:

Entitate antolatzailea:

Parte-hartze mota / Izenburua / Deskribapena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

4._Komunikazioa edo posterra kongresu nazionaletan (1,25 puntu/bakoitzeko)

Gertaeraren izena:

Egiteko tokia: ....................................... Egunak:

Entitate antolatzailea:

Parte-hartze mota / Izenburua / Deskribapena:

Egile kopurua, eskatzailea barne:

Parte-hartzea lehia-proiektuetan

Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak emango dira proiektu horretan gutxienez ere urte batez parte hartu dela frogatzen bada. Proiektuaren iraupena urte batekoa baino laburragoa bada, puntuazioa emango da baldin eta parte hartu bada proiektuak iraun duen aldi osoan Alegatutako merezimendua osotara (proiektuaren titulua, laguntza mota eta zenbatekoa, entitate deitzailea, proiektuaren hasiera eta bukaera datak, ikertzailearen parte hartzea eta ikertzaile nagusiaren izena) egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dira.

1._Parte-hartzea nazioarteko lehia-progranen laguntza duten proiektuetan (2 puntu/bakoitzeko)

Proiektuaren izenburua:

Laguntza mota/zenbatekoa:

Entitate deitzailea:

Proiektuaren hasiera data ............. Proiektuaren bukaera data

Parte-hartzearen hasiera data .........Parte-hartzearen bukaera data

Ikertzaile nagusia:

2._Parte-hartzea lehia-programa nazionalen laguntza duten proiektuetan (1,5 puntu/bakoitzeko)

Proiektuaren izenburua:

Laguntza mota/zenbatekoa:

Entitate deitzailea:

Proiektuaren hasiera data ....... Proiektuaren bukaera data:

Parte-hartzearen hasiera data ........ Parte-hartzearen bukaera data:

Ikertzaile nagusia:

3._Parte-hartzea lehia-prograna autonomikoen laguntza duten proiektuetan (1,25 puntu/bakoitzeko)

Proiektuaren izenburua:

Laguntza mota/zenbatekoa:

Entitate deitzailea:

Proiektuaren hasiera data ....... Proiektuaren bukaera data:

Parte-hartzearen hasiera data ......... Parte-hartzearen bukaera data:

Ikertzaile nagusia:

4._Parte-hartzea unibertsitateen edo beste entitateen lehia-proiektuetan (1 puntu/bakoitzeko)

Proiektuaren izenburua:

Laguntza mota/zenbatekoa:

Entitate deitzailea:

Proiektuaren hasiera data ....... Proeiktuaren bukaera data:

Parte-hartzearen hasiera data ......... Parte-hartzearen bukaera data:

Ikertzaile nagusia:

Eskatzailearen sinadura:Iruñean, ...(e)ko ...aren ...(e)an.

Iragarkiaren kodea: F0707709