62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LESAKA

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara BOLETIN OFICIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Espedientea: 2006/85. Jabea: Jose Antonio Ortega Urrutia. Matrikula: SS-8680-BC. Tokia: Plaza Zaharra, 2. Eguna: 2006-10-24. Ordua: 19:27. Zenbatekoa: 20. Galdutako puntuak: 0. BSL: 39. 2. E. ZEO: 94. 2. E. ORD: 11.11.

Espedientea: 2006/104. Jabea: Angel Igal Atienza. Matrikula: NA 6418 T. Tokia: NA 4000, Km 3,100. Eguna: 2006-12-12. Ordua: 15:30. Zenbatekoa: 600. Galdutako puntuak: -. BSL: -. ZEO: -. ORD: 10/1998.

Espedientea: 2006/107. Jabea: Francisco Duarte Hueso. Matrikula: NA 1160 AC. Tokia: Otsango industrialdea. Eguna: 2006-12-17. Ordua: 00:10. Zenbatekoa: 600. Galdutako puntuak: -. BSL: -. ZEO: -. ORD: 10/1998.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau BOLETIN OFICIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2007ko apirilaren 24an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0706819