6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

356/2006 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Baztango 60. poligonoko lurzati batean, katastroko 184.ean, A azpilurzatiaren hegoaldera sartzeko bide bat irekitzeko. José Joaquín Alemán Carrica jaunak sustatu du.

2006ko irailaren 15ean Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko D) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Jarduketa 152 metroko luzerako bide bat irekitzea da, 2,5 metroko zabalerarekin eta zorua zahor-legarrezkoa edo hormigoizkoa, eraikitzeko tokian den maldaren arabera.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Aipatutako 4/2005 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Baztango 60. poligonoko lurzati batean, katastroko 184.ean, A azpilurzatiaren hegoaldera sartzeko bide bat irekitzeko. José Joaquín Alemán Carrica jaunak sustatu du.

Baimena ematearekin ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:

_Bidea diseinatu eta egitean kontuan hartuko da lurzatiko zuhaitzei ez eragitea, eta paisaian integratzeko, bide berriaren bazterretan landare-lurra zabalduko da. Lur hori bidearen kaxa berria irekitzeko lanetan ukitzen diren eremuetan kentzen diren geruzetatik aterako da, eta gero bazterretan belardiko espezieak ereingo dira.

_Zuhaitzen bat bota behar izanez gero, bota aurretik, eskualdeko mendi zaindariari jakinaraziko zaio, marka ditzan.

_Alderdi historiko eta kulturalei dagozkien neurriak hartzeari begira, txostena eskatu beharko zaio Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari.

_Lanak bukatutakoan, sobran gelditzen diren material eta hondakin guztiak bertatik eramanen dira.

2. Proiektuaren Ingurumen Ukipenetarako Baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 600 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

6. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, mendi zaindariari, Baztango Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 24an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0619041