6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2857/2006 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, genetikoki eraldatutako organismoekin eginen diren jardueratarako eskaerak. Hauek dira eskaeren identifikazioak: B/ES/07/01, B/ES/07/02, B/ES/07/03, B/ES/07/04, B/ES/07/05, B/ES/07/06, B/ES/07/07, B/ES/07/08, B/ES/07/016, B/ES/07/017, B/ES/07/021, B/ES/07/022 eta B/ES/07/023.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusian ondokoei buruzko jakinarazpenak jaso dira:

B/ES/07/01 baimen eskaera, Espainian MON 89034 artoaren laborantzaren ezaugarriak ateratzeko, honakoak barne: proteinen adierazpena, portaera eta nekazaritza-baliokidetza ohiko artoarekin alderatuta eta lepidopteroen izurriteen aurka duen eraginkortasuna ebaluatzeko.

B/ES/07/02 baimen eskaera, Espainian MON 89034 x NK603 artoaren laborantzaren ezaugarriak ateratzeko, honakoak barne: proteinen adierazpena, portaera eta nekazaritza-baliokidetza ohiko artoarekin alderatuta eta glifosato formulazioekin tratamendua egin ondoren hondakinak ebaluatzeko.

B/ES/07/03 baimen eskaera, Espainian MON 89034 x MON88017 artoaren laborantzaren ezaugarriak ateratzeko, honakoak barne: proteinen adierazpena, portaera eta nekazaritza-baliokidetza ohiko artoarekin alderatuta eta glifosato formulazioekin tratamendua egin ondoren hondakinak ebaluatzeko.

B/ES/07/04 baimen eskaera, Espainian MON88017 artoaren laborantzaren ezaugarriak ateratzen jarraitzeko (2006an B/ES/06/02 izenarekin hasitako programa).

B/ES/07/07 baimen eskaera, NK603 lerrotik eratorritako arto barietateak, glifosato herbizida onartzen dutenak, ebaluatzeko entseguei jarraipena eman, nekazaritza ezaugarriak atera eta garatzeko.

B/ES/07/08 baimen eskaera, glifosato herbizida onartzeko eta zulakarien aurka eusteko NK603x MON810 aldaketa genetikoek tartekatzen dituzten arto barietateak ebaluatzeko entseguei jarraipena eman, nekazaritza ezaugarriak atera eta garatzeko.

B/ES/07/016 baimen eskaera, DAS-Ø15Ø7-1 genetikoki aldatutako artoaren (1507 artoa izenekoa) askapen intentzionalerako.

B/ES/07/017 baimen eskaera, DAS-59122-7 genetikoki aldatutako artoaren (59122 artoa izenekoa) askapen intentzionalerako.

B/ES/07/021 baimen eskaera, DP-Ø9814Ø-6 genetikoki aldatutako artoaren (98140 artoa izenekoa) askapen intentzionalerako.

B/ES/07/022 baimen eskaera, DP-Ø9814Ø-6xDAS-Ø15Ø7-1 genetikoki aldatutako artoaren (98140x1507 artoa izenekoa) askapen intentzionalerako.

B/ES/07/023 baimen eskaera, DPØ9814Ø6xDAS-Ø15Ø7-1xDAS-591227 genetikoki aldatutako artoaren (98140x1507x59122 artoa izenekoa) askapen intentzionalerako.

Urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuak apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendu orokorra onetsi zuen. Dekretu horren 16. artikuluko 2. idatz-zatiko d) lerroaldeari (GAOak toki itxietan erabiltzeko) eta 25. artikuluko 4. idatz-zatiari (merkaturatzea ez beste helburu batekin GAOak borondatez liberatzeko) jarraituz, beharrezkoa da bi kasuetan, baimena eman aurretik, jendaurrean jartzea eskatu diren jarduerak, Biosegurtasunaren Foru Batzordeak 2005eko azaroaren 2ko bilkuran erabaki bezala.

Biosegurtasunaren Foru Batzordearen txostena ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1._Jendaurrean jartzea Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (www.navarra.es), 30 eguneko epean, genetikoki eraldatutako organismoekin jarduerak egiteko eskaerak. Hauek dira eskaeren identifikazioak: B/ES/07/01, B/ES/07/02, B/ES/07/03, B/ES/07/04, B/ES/07/05, B/ES/07/06, B/ES/07/07, B/ES/07/08, B/ES/07/016, B/ES/07/017, B/ES/07/021, B/ES/07/022 eta B/ES/07/023.

2._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3._Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Biosegurtasunaren Foru Batzordeko idazkariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 14an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Igortzen dizut, jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 16an._Ingurumenari buruzko Hezkuntza eta Informazioaren Ataleko burua, Fernando Alonso-Pastor del Coso.

Iragarkiaren kodea: F0700080