6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1919/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Amillaoko Kontzejuak abuztuaren 22ko 282/06 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako 614/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igor dadin agintzen duena. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 22an emaniko 282/06 Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Allin Ibarreko udal plana Amillaoko AR-2 unitatean aldatzeko espedientea.

2006ko azaroaren 6ko idatzian, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak jakinarazi du Amillaoko Kontzejuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 22an emaniko 282/06 Foru Aginduaren kontra, Allin Ibarreko udal plana Amillaoko AR-2 unitatean aldatzeko espedientea behin betikoz onetsi zuen horren kontra alegia. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. artikuluko 1., 3.. eta 4. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, lehendakariak eskatu du espediente hori Nafarroako Auzitegi Nagusira igor dadila.

Halaber, Sala horrek administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. eta 49. artikuluetan xedaturikoaren arabera eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Amillaoko Kontzejuak abuztuaren 22ko 282/06 Foru Aginduaren kontra aurkeztutako 614/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 22an emaniko 282/06 Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Allin Ibarreko udal plana Amillaoko AR-2 unitatean aldatzeko espedientea.

2. Allin Ibarreko Udalari, Larriongo Kontzejuari, Etxabarriko Kontzejuari eta interesdun guztiei dei egitea autoetan ager daitezen ebazpen hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Allin Ibarreko Udalari, Larriongo Kontzejuari eta Etxabarriko Kontzejuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0619033