6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2693/2006 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz, borondatezko erretiroa aurretiaz hartzeko 2007. urtean aurkezten diren eskaerei uko egiteko epea finkatzen duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (maiatzaren 4ko 106. "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), bigarren xedapen iragankorraren lehenbiziko atalean ezartzen duenez, lege beraren zazpigarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioek, eta 1992. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/1991 Legearen bosgarren xedapen iragankorrak aipatzen dituen iraungitzeko kidegoetako funtzionarioek, Estatuko klase pasiboen araubidearen aplikazio esparruaren barrenean badaude, borondatezko erretiroa aurretiaz hartzen ahalko dute, lege hori gauzatzeko prozesua lehenbiziko xedapen gehigarriean ezarritakoaren arabera bukatzen den eguna bitarte, betiere baldintza batzuk betez gero.

Hezkuntzari buruz buruzko Legearen bigarren xedapen iragankorrak ezartzen du eskaera kasuan kasuko jubilazio-organoari bidali behar zaiola, borondatezko erretiroa hartu nahi den urteko lehenbiziko bi hilabeteetan. Erretiroak eskaera egin den urteko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Erretiro eskaeren izapideak erretiroetarako organo eskudunean behar bezala egitearren, bidezkoa da borondatezko erretiroa aurretiaz hartzeko 2007. urtean aurkezten diren eskaerei uko egiteko epe bat finkatzea, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza kontseilariari esleitu zitzaion Foru Diputazioko eskubide pasiboen bahituretxean ez dauden langileek erretiratzeko eta jardunean segitzeko aurkezturiko eskabideak izapidatzeko ardura.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz, borondatezko erretiroa aurretiaz hartzeko 2007. urtean aurkezten diren eskaerei uko egiteko azken eguna finkatzea, hots, 2007ko apirilaren 30a.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 28an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0700058