6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Entremutilvas sektoreko birzatitze proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2006ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Entremutilvas sektoreko birzatitze proiektua, Aranguren ibarreko Udalak sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek espedientea aztertzen ahal dute Udaleko bulegoetan (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti) eta www.aranguren.es web orrian (ohola); orobat, alegazioak aurkezten ahal dituzte hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Mutiloabeitin, 2006ko abenduaren 28an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0620577