6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena. Entremutilvas sektorea

Alkatetzaren 2006ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Entremutilvas sektoreko urbanizazio proiektua, Aranguren ibarreko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da hogei egun baliodunean udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloabeitin, 2006ko abenduaren 28an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0620575