6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

3899/2006 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko Mankomunitatearen 2007ko ur horniduraren tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Ur Mankomunitateak ur horniduraren 2007ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onartzeko egin eskaerari buruzkoa.

2006ko azaroaren 27an egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedatutakori jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1._Iruñerriko Mankomunitatearen 2007ko ur horniduraren tarifa hauek onestea:

A._Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm) LAU HILEKORAKO KUOTA

13mm-raino 6,92

15 mm 8,28

20 mm 19,60

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm) HILABETEKO KUOTA

25 mm 17,87

30 mm 25,51

40 mm 38,13

50 mm 76,56

65 mm 102,06

80 mm 191,59

100 mm 268,20

125 mm 421,45

150 mm 1.034,48

200 mm 1.224,75

250 mm 1.913,67

B._Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m3ko.

_1. tarifa: Etxebizitzetarako erabilera eta hari lotetsitako erabilerak. Ongintzako erakundeak, eskolak, unibertsitateak eta administrazio publikoak, barne dira: 0,2456.

_2. tarifa: Industriako eta merkataritzako erabilera. Industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak barne. Erabilera kolektiboko kiroldegiak ere sartzen dira, ureztaketa izan ezik: 0,3734.

_3. tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera. 0,6385.

_4. tarifa: erabilera konbinatuetarako tarifak.

4.1. Etxebizitza-merkataritza-ureztatzea.

_14 m³/hilabetea, gehienez.

_14-25 m³/hilabetea.

_Gainerako kontsumoa:

-0,2456.

-0,3734.

-0,6385.

4.2. Etxebizitza-merkataritza.

_14 m³/hilabetea, gehienez.

_Gainerako kontsumoa:

-0,2456

-0,3734

4.3. Etxebizitza-ureztatzea.

_14 m³/hilabetea, gehienez.

_Gainerako kontsumoa:

-0,2456

-0,6385

4.4. Merkataritza-ureztatzea.

_12 m³/hilabetea, gehienez.

_Gainerako kontsumoa:

-0,3734

-0,6385

_5,1. tarifa: Eskualdeko Udal Zerbitzuak: 0,2456.

_5,2. tarifa: Ureztatze publikoa eta jabetza pribatuko erabilera publikoa (erakunde edo enpresa publikoek egiten duten nekazaritzako ureztaketa barne): 0,2686.

_6. tarifa: Ur hornidura, Mankomuniteaz kanpoko toki entitateei (zisternetan egiten dena barne): 0,2961.

_7. tarifa: obretarako hornidura, edo zisternen bidezkoa: 0,6481.

_8. tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,2456.

C._Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm) LAU HILEKORAKO KUOTA

30 9,51

40 18,27

50 28,52

65 38,01

80 71,36

100 99,91

125 157,01

150 385,41

200 456,27

250 712,94

2. Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3. Tarifa horiek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4. Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroan dauden Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0620263