6. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

9/2007 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailea berritzeko hauteskundeetarako dei egin duen urriaren 25eko 333/2006 Foru Agindua aldatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak urriaren 25ean emandako 333/2006 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailea berritzeko hauteskundeetarako dei egin zen.

Kontseilu Arauemaileak berandu aurkeztu ditu hautesle erroldak Deituraren Hauteskunde Batzordean, eta, bestalde, Deituraren Hauteskunde Batzordeko idazkariari ordezkoa jartzea komeni da batzordea egoki eratu eta aritu dadin; horregatik, beharrezkoa da hauteskundeen egutegia eta Deituraren Hauteskunde Batzordearen osaera aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak urriaren 25ean emandako 333/2006 Foru Aginduaren 3.1 artikulua aldatzea. Agindu horren bidez "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailea berritzeko hauteskundeetarako dei egin zen. Hona hemen testu aldatua:

"Idazkaria: "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileko idazkaria edo, hori izan ezean, APT bat (arlo juridikoa), Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak izendatua."

2. artikulua. "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailea berritzeko hauteskundeetarako dei egin zuen urriaren 25eko 333/2006 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Hona hemen testu aldatua:

I. ERANSKINA

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailea berritzeko hauteskundeen egutegia

I Z A P I D E A MUGAEGUNA

Hauteskunde Batzordeetarako ordezkariak jakinaraztea (HBN eta DHB) Azaroaren 21a

Hauteskunde Batzorde Nagusiko kideak izendatzea Azaroaren 22a

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren aurrean

errekurtsoak aurkeztea, kideen izendapenaren aurka Azaroaren 24a

Errekurtsoen gainean ebaztea Azaroaren 28a

Hauteskunde Batzordeak osatzea Abenduaren 11

Kontseilu Arauemaileak erroldak aurkeztea Abenduaren 11

Erroldak jendaurrean jarri eta DHBaren aurrean erreklam. aurkeztea Urtar. 15etik 24ra

Erreklamazioen gainean ebaztea Urtarrilaren 29a

Erreklam. gaineko ebazp. aurkako errekur. HBNaren aurrean Otsailaren 5a

HBNak errekurtsoen gainean ebaztea Otsailaren 8a

Behin betiko erroldak aurkeztea Otsailaren 9a

Hautagai zerrendak aurkeztea Otsailaren 16a

Hautagaiak aldarrikatzea Otsailaren 19a

Hautagaien aldarrikapenaren aurkako erreklamazioak Otsailaren 26a

DHBak erreklamazioen gainean ebaztea Otsailaren 28a

Erreklamazioen gaineko ebazpenaren aurkako errekurtsoak Martxoaren 5a

HBNak errekurtsoen gainean ebaztea Martxoaren 7a

Hauteskunde Mahaietako kideak izendatzea Martxoaren 10a

Mahaikideen aitzakiak Martxoaren 14a

DHBak aitzakien gainean ebaztea Martxoaren 16a

Mahaiak osatzea eta bozkatzea Martxoaren 21a

Kideak aldarrikatzea Martxoaren 22a

Kideen aldarrikapenaren aurkako errekurtsoak Martxoaren 26a

HBNak errekurtsoen gainean ebaztea Martxoaren 29a

Kredentzialak igortzea Martxoaren 30a

Kide berriak karguaz jabetzea Apirilaren 3a

3. artikulua. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azken xedapena._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 9an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0700398