46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Deialdia, hirugarren munduaren arloan lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko

Galar Zendeako Udalak hirugarren munduaren arloan lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak emateko baldintzak onetsi zituen, 2007ko martxoaren 8ko osoko bilkuran.

Deialdiaren xedea: adierazitakoa.

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Gehieneko zenbatekoa: 6.000 euro.

Eskabideak nola aurkeztu: Galar Zendeako Udalaren erregistro orokorrean (Plaza del Ayuntamiento, 1, Getze-Galar), hogei egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argibideak eta baldintzak: udal bulegoetan, Getze-Galarren (Plaza del Ayuntamiento, 1).

Getze-Galarren, 2007ko martxoaren 15ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0704637