46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Aldaketa egituratzailea 2. poligonoko 722. lurzatian, UE-8an. Behin betiko onespena

Aurrekariak:

1._Arbizuko Udalak, 2005eko maiatzaren 14an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Arbizuko Udal Planeko aldaketa puntuala UE-8an, Aitor Mayo Mozo jaunak eta María José Razquin Lizarraga andreak sustaturik.

2._Hasierako onespenaren erabakia 2005eko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 8an, bai eta jendaurrean egon hilabetez.

3._Jendaurreko epea bukaturik, Arbizuko Udalak, 2005eko abenduaren 23ko osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen Udal Plana aldatzeko proiektua. Espediente osoa 2006ko urtarrilaren 8an igorri zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betikoz onets zezan.

4._Lurraldearen Antolamendu Departamentuak, 2006ko abuztuaren 4an, txostena igorri zuen Arbizuko Udalera behin betikoz onetsitzat harturik Udal Plana UE-8an aldatzeko espedientea, Aitor Mayo Mozo jaunak eta María Jose Razquin Lizarraga andreak sustatua.

Horrenbestez, Arbizuko Udalak ondoko hau erabaki du:

1._Aitor Mayo Mozo jaunak eta María Jose Razquin Lizarraga andreak Arbizuko Udal Planaren UE-8an sustatu duten aldaketaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

2._Erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea bai eta ukitutako jabeei ere.

Arbizun, 2007ko martxoaren 13an._Alkate udalburua, Jesús María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0704552