46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURUGARREN

Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa

Murugarrengo Kontzejuko Batzarrak, 2007ko martxoaren 12ko bilkuran, legez eskatutako erabateko gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez desafektatzea Murungarrengo katastroko 20. poligonoko 177. lurzatiko 572 metro karratu herrilur, Encinar izeneko alderdian baitago. Helburua da Repsol Butano, S.A.ri erabilera lagatzea, propano gasa biltegiratzeko zentro bat paratzeko bertan, herritarren zerbitzurako.

Toki Entitateen Ondasunei buruzko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.b) artikuluarekin bat, espediente administratiboa jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernura igorriko da espedientea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143.d) artikuluak aipatzen dituen gainerako agiriekin batera, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Murugarrenen, 2006ko martxoaren 12an._Kontzejuburua, Juana Martínez Soler.

Iragarkiaren kodea: L0704520