46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDABIA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2007ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Udal honetako alkate udalburuak, urriaren 2ko 343/2006 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlanerako proiektua, 7. poligonoko 1526 lurzatiari dagokiona, Eduardo del Olmo Desojo jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen Udalaren iragarki oholean eta argitara eman, berriz, 2006ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 18an, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2006ko urriaren 6an.

Jendaurreko epean ez zen alegaziorik aurkeztu.

Gaiaren gainean eztabaidatu ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlanerako proiektua, 7. poligonoko 1526. lurzatiari dagokiona, Eduardo del Olmo Desojo jaunak sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Espediente honen ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Mendabian, 2007ko martxoaren 9an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0704401