46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

EDIKTUA

Udalak, 2007ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea Mejana-Canal alderdiko herrilurretako lurzati ttiki batzuen desafektazioa. Lurzati horiek 3.738, 42 metro koadro dira guztira.

Desafektazioaren xedea da lur trukea egitea, hain zuzen ere Luis Osta Lavilla jaunarena den beste lurzati batekin, hori guztia Buñuelgo ingurabidearen ondoan ibilgailu astunendako aparkalekua izateko.

Argitara ematen da, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko alegazioak egiteko aukera izan dadin, hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.ean xedatutakoari jarraituz.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da alegaziorik egiten ez bada.

Buñuelen, 2007ko martxoaren 7an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0704383