46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

URM-5 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea URM-5 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak, Construcciones Sanzol, S.A. enpresak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluak 70. artikuluari buruz xedatutakoa aplikatuz.

Tafallan, 2007ko martxoaren 2an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0704381