46. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

V I L L A F R A N C A

UO-19 eta UR-10 jarduketa unitateak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Villafrancako Alkateak, Alkatetzaren 2007ko otsailaren 12ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UO-19 eta UR-10 jarduketa unitateak urbanizatzeko proiektua, Mikaitz Inmuebles, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Villafrancan, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0704323